Rita Macedo

mexikar aktorea, gidoilaria, ekoizlea eta jostuna

Rita Macedo, edo Conchita Macedo, jaiotzaz María de la Concepción Macedo Guzmán Garmendia Esparza (Mexiko Hiria, Mexiko, 1925eko apirilaren 21a - ib., 1993ko abenduaren 5a) mexikar aktorea, gidoilaria, ekoizlea eta jostuna izan zen.

Rita Macedo

(1959)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de la Concepción Macedo Guzmán
JaiotzaMexiko Hiria1925eko apirilaren 21a
Herrialdea Mexiko
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMexiko Hiria1993ko abenduaren 5a (68 urte)
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Luis de Llano Palmer (en) Itzuli
Carlos Fuentes  (1957 -  1972)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta jostuna
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Rita Macedo

IMDB: nm0479872 Allocine: 1873 Edit the value on Wikidata

Biografia eta karrera

Haurtzaroa

María de la Concepción Macedo Guzmán Mexiko Hirian jaio zen, Mexikon, 1925eko apirilaren 21ean.[1] Bere gurasoak Miguel Macedo Garmendia eta Julia Guzmán Esparza idazlea izan ziren. Amaren aldetik, Macedo Enrique Guzmán kantariaren lehengusina zen. Gurasoak banandu egin ziren Concepción jaio eta berehala. Bi urte zituenetik, amak hainbat erakundetan sartu zuen. Mexiko eta Estatu Batuen arteko barnetegietan igaro zuen haurtzaroa. Amarekin zuen harremana hotza eta urruna izan zen, eta aitarekin ez zuen ia harremanik izan. Ondorioz, neska lotsati eta uzkurra bihurtu zen. Bigarren hezkuntzako ikasketak Williams ikastetxean eta Mexiko Hiriko Frantziar Ikastetxean egin zituen.

Lan ibilbidea

Aktore hastapenak

1941ean, Mauricio de la Serna zinema-zuzendariak bere amaren, Julia Guzmanen, Divorciadas eleberriaren eskubideak erosi zituen. De la Serna txundituta geratu zen Macedoren erakargarritasunarekin, eta rol txiki bat eskaini zion Mapy Cortés protagonista zuen Las cinco noches de Adán filmean. Aldi baterako, Juan Bustillo Ororen El ángel negro (1942) Isabela Coronarekin, eta Gilberto Martínez Soles-en Internado para señoritas (1943) filmetan lan egin zuen. Azken horretan berriro ere Mapy Cortésen ondoan zuela. Hasieran, Conchita Macedo izen artistikoa erabili zuen.

1943an, WAMPAS Baby Stars lehiaketaren irabazle hautatu zuten Macedo. Hollywoodek sustatu zuen lehiaketa, Mexikon talentu bila.

WAMPAS lehiaketan lortutako garaipenari esker, 1945ean bere karrera zinematografikora itzuli zen. 1947an, izar-papera lortu zuen La casa colorada filman, Pedro Armendarizekin batera. Macedo Hollywooden ere zortea probatzen saiatu zen, baina AEBetako film-industriatik igarotzea iheskorra eta iragankorra izan zen. Urte horretan bertan, Joaquín Pardavé eta Sara Garcíarekin lan egin zuen El ropavejero film komikoan.

1947an, Julio Bracho zuzendariak Macedo aukeratu zuen Rosenda filma goraipatzeko. Zuzendariak gomendatuta, Macedok Rita Macedoren izen artistikoa hartu zuen. Rosenda lana arrakastatsua izan zen, eta zinemako ibilbide luzearen hasiera markatu zuen.[2]

Zinema

Rosenda lanaren arrakastaren ondoren, Ritaren karrera zinematografikoak gorantz egin zuen. 1949an Julio Brachorekin lan egin zuen berriro San Felipe de Jesús film biografikoan, Ernesto Alonsoren ondoan. Urte horretan bertan, Emilio Fernándezen agindupean lan egin zuen Duelo en las montañas lanean, Fernando Fernándezekin batera. Rita beste bi filmetan ari izan zen Pedro Armendarizekin batera: Por la puerta falsa (1950), Fernando de Fuentesek zuzendua, eta Por querer a una mujer (1951), Ernesto Cortazarrek zuzendua. Armando Calvorekin ere lan egin zuen Mi marido (1951) eta Mi adorado salvaje (1952) filmetan, biak Jaime Salvadorrek zuzenduta. 1951n, Steve Elyren Stronghold ekoizpen estatubatuarrean parte hartu zuen, Veronica Lake eta Arturo de Córdovarekin.

1955ean, Macedok Luis Buñuelen agindupean lan egin zuen lehen aldiz Ensayo de un crimen filmean, Ernesto Alonso protagonista zuela. 1956an, Pedro Infante ezagutu zuen Pueblo, canto y esperanza filmean. 1958an, Buñuelekin batera lan egin zuen berriro Nazarín filmean, eta bere karrera zinematografikoko emanaldi bikainetako bat egin zuen. Urte horretan bertan, Quinceañera filmean lan egin zuen, Martha Mijares eta Maricruz Olivierrekin. 1959an, María Felixekin aritu zen La estrella vacía filmean, Luis Spotaren nobela batean oinarrituta.

Macedo El ángel exterminador filmean (1962).

1960an, Rita Ignacio López Tarsorekin batera aritu zen Rosa Blanca filmean, Roberto Gavaldónen zuzendaritzapean. Filma 12 urtez zentsuratu eta latan gordeta egon zen, Mexikon petrolioa ustiatzeko atzerriko gobernuek egindako engainuen bidez lurrak erosteari buruz hitz egiteagatik.[3] 1962an, bere hirugarren haurdunaldian, ezin izan zuen El ángel exterminador filmean parte hartu. Buñuelekinzuen hirugarren lankidetza zen. Urte horretan bertan, Ritak La maldición de la Llorona beldurrezko filmaren rol nagusia interpretatu zuen. Pelikula horretan, Julissa alabak lehen emanaldietako bat egin zuen. 1963an, Ismael Rodríguez zuzendariaren agindupean lan egin zuen El hombre de papel filmean, Ignacio López Tarsorekin eta Alida Valli aktore italiarrarekin. 1969an, Miguel Zacaríasen Jesús, nuestro Señor filmean Ama Birjinaren papera egin zuen.

1972an, aktore onenaren Ariel saria eman zioten Macedori, Gonzalo Martínez Ortegaren Tú, yo, nosotros filmean egindako lanagatik. Bertan, Arturo Ripsteinen El castillo de la pureza filmean egindako beste emanaldirik gogoangarrienetako bat egin zuen. 1974an, Once Upon a Scoundrel ekoizpen estatubatuarrean lan egin zuen, Zero Mostel eta Katy Jurado komikoekin. 1977an, Silvia Pinalekin aritu zen Divinas palabras filmean. 1979an, José Estradaren Los Indolentes filmean parte hartu zuen.

Haren azken lan zinematografikoak Carlos Enrique Taboada Veneno para las hadas beldurrezko filma izan zen (1984) eta Cambiando el destino (1992), Magneto musika-taldea protagonista zuena.

Telebista

Rita Macedok hasieratik lan egin zuen Mexikoko telebistan. 1950en amaieran, Manolo Alegasek ekoitzitako teleantzerki batzuetan lan egin zuen.

1960an, Macedok La mujer dorada telenobelan aritu zen, Ernesto Alonsok Televisarentzat ekoitzia eta Amparo Rivelles aktore espainiarra protagonista zuela. Urte horretan bertan, Donde comienza la tristeza telenobelaren protagonista izan zen, Carlos Coresekin batera. Macedok parte hartu zuen telenobela garrantzitsuenen artean hainbat daude, besteak beste, Las máscaras (1971), Marga Lópezekin; Hermanos Coraje (1972), Julissa alaba protagonista zuela; Entre brumas (1973), Chela Castrorekin El manantial del milagro (1974), Julissa alabarekin; Paloma (1975), Ofelia Medina eta Andrés Garcíarekin; Mundos opuestos (1976), Ernesto Alonso eta Lucía Méndezekin; Soledad (1980), Libertad Lamarquerekin eta Valentín Pimsteinek ekoitzia; Nuevo amanecer (1988) eta Ritak parte hartu zuen azken drama Alcanzar una estrella (1990), bere semeak , Luis de Llano Macedok, ekoitzitakoa. Gabriela Ortigoza eta Susan Crowley-rekin batera, Ritak Baila conmigo telenobelaren gidoilari ere egin zuen (1992), Luis semeak ekoitzia.

Ritak Videocosmos aldizkari kulturaleko programaren idazle eta ekoizle gisa ere egin zuen lan, Luis semeak Televisarentzat 1983tik 1991ra bitartean ekoitzia.

1981ean, Ritak Televisako Otra vuelta de tuerca telesaileko izute- eta suspense-serie txikian parte hartu zuen, Angélica Aragon eta Rogelio Guerrarekin. Telebistako aktore gisa egin zuen azken emanaldia La edad de oro (1991) sitcomean izan zen, Luis de Llanok ekoitzia, eta Rosita Arenas, Virma González, Manola Saavedra eta Amparito Arozamenarekin batera aritu zen.

Antzerkia

Macedok 1950. urtean ekin zion antzerki-eszenatokietan Ladislas Fodor-en Sexteto lanean, Manolo Fabregasek zuzendutako lehen lana.[4] 1954an, Terence Rattiganen Mesa separadas lanean parte hartu zuen, Ernesto Alonsoren ondoan eta Salvador Novok zuzenduta. 1955ean, antzerki-ekoizle gisa debuta egin zuen Maxwell Andersonen La mala semilla lanarekin, eta garai hartan Angelica Maria eta Maria Rojo aktore infantilen karrera egin zuen.[5] Urte horretan bertan, Marcelle Mauretten Anastacia lanean protagonista izan zen, berriz ere Alonsorekin eta Novo zuzendari zdla. Macedok eta Ernesto Alonsok Mexiko Hiriko Sullivan Antzokia errentan hartu zuten bost urtez antzerki-muntaietarako. 1957an, La quinceañera impaciente lana egin zuen, Julissa alaba protagonista zuela. Urte horretan bertan, William Faulknerren Réquiem para una monja gkan handia egin zuen. 1958an, Jean Giraudouxen Intermezzo ekoitzi eta haren protagonista izan zen Ernesto Alonsorekin batera. 1959an, Jean Geneten Las criadas filmean parte hartu zuen, Ofelia Guilmáin eta Mercedes Pascualekin, José Luis Ibáñezen zuzendaritzapean.

1960an, Peter Shafferren Variaciones para cinco dedos obranegin zuen Susana Alexanderrekin eta Ibáñez zuzendari zela. Urte horretan bertan, Tennessee Williamsen Dulce pájaro de juventud lanerako protagonista eta ekoizlea izan zen, Aldo Montiren ondoan. 1961ean, Arthur Kopit-en ¡Ai papá, pobre papá! Estoy muy triste porque en el clóset te colgó mamá laneko antzezleetako bat izan zen Julissarekin batera, Juan José Gurrolak zuzendua . 1965ean, Juan Ruiz de Alarcónen Mudarse por mejorarse lanean aritu ziren berriro Julissa, eta Beatriz Sheridanekin ere parte hartu zuen. 1966an, Terence Frisbyren Hay una chica en mi sopa lanean parte hartu zuen. Julissa eta garai hartako haren senarra, Benny Ibarra kantaria, izan ziren protagonistak.

1972an, Rita Espainian aritu zen El tuerto es rey lanean. 1973an, Ignacio Retesekin aritu zen Flores de papel lanean, eta erdi biluztu eszena batean parte hartu zuen. 1975ean, Rita Santiago Moncadaren La muchacha sin vuelta obran aritu zen Bertha Mossekin, Dimitrios Sarras-en zuzendaritzapean. Azken antzerki-lana El hogar de la serpiente (1992) izan zen, Alma Murielen ondoan.[6]

Ritak El show de los Cachunes (1983) antzezlanen jantzien diseinatzaile gisa ere lan egin zuen, bere seme Luisek zuzendua, eta Vaselina con Timbiriche Julisse alabak zuzendua (1984-1985), eta Timbiriche musika-taldea protagonista zuela.

Jostun lana

1950en hasieran, Armando Valdés Peza diseinatzailearekin elkartu zen Macedo, Mexiko Hiriko Juárez kolonian moda-etxe bat irekitzeko. Rita, gainera, jostun handia izan zen, eta jantzi ugari egin zituen antzerkirako eta telebistarako.[7]

Bizitza pertsonala

Rita Macedo hiru aldiz ezkondu zen. Lehena 1943an izan zen, Luis de Llano Palmer jatorri espainiarreko telebista eta antzerki ekoizlearekin. Bi seme-alaba izan zituen: Julissa aktore eta abeslaria (1944)) eta Luis de Llano Macedo (1945) telebistako produktorea. Senar-emazteak dibortziatu egin ziren 1946an. Julissa aitona-amonek eta Luis Julia Guzman Ritaren amak hazi zuten. Bigarren harremana Pablo Palomino aristokratarekin izan zuen. Hala ere, senar-emazteak handik gutxira banatu ziren, indarkeria eta tratu txarrak zirela medio.

Cecilia Fuentes alaba idazlea liburua sinatzen

Bere hirugarren ezkontza, 1957an, Carlos Fuentes idazlearekin izan zen, eta harekin alaba bat izan zuen, Cecilia Fuentes idazlea. Octavio Pazek aurkeztu zion Fuentes. Hirugarren ezkontzan, Rita Parisen, Londresen, Erroman, Venezian eta Bartzelonan bizi izan zen. Hala ere, 1969an, Mexikora itzultzean, Macedok Fuentesengandik banantzea erabaki zuen, desleialtasunak zirela eta.

1973an, Macedok maitasun-istorio bat hasi zuen Ron Porter estatubatuarrarekin. Handik denbora batera,Ron hil egin zen.

Rita Macedo Benny Ibarra kantari, konpositore eta aktorearen eta Alejandro Ibarra aktorearen (Julissaren seme-alabak) amona da.

Heriotza

Azken urteetan, depresioak jota zegoen Rita Macedo. 1993ko abenduaren 5ean, bere etxerako bidean, Luis semearekin topo egin zuen, eta «Agur esatera nator» esan zion. Luisek arrebari, Ceciliari jakinarazi zion.[8] Cecilia amaren etxera joan zen, eta itxuraz lasai utzi zuen. Gero, Macedok bere buruaz beste egin zuen, Galeana kalean, San Angelen, Mexiko Hirian, bere etxean zegoen autoaren barruan suzko arma batekin bere buruari tiro egin zion.[1][9] Lehen informazioek zioten heriotza bihotzekoak jota harrapatu zuela aktorea, baina orduak igaro ahala, gertaeraren errealitatea atera zen. Legezko tramiteak zuhurtziaz egin ziren espekulazioak saihesteko; era berean, zordunek Ritaren hilobia berehala egitea erabaki zuten, hil ondorengorik gabe.[10] Rita Macedo erraustu egin zuten, eta haren erreutsak Tlalpuko kaperan jarri ziren, amaren ondoan. Noizbait, Cecilia alabak bere errautsen zati bat bere hiri gogokoenetan zabaldu zuen.

Hil ondoko ohoreak

Liburua

2019an, hil eta hogeita sei urtera, Rita Macedoren memoriak argitaratu ziren Mujer en papel: Memorias inconclusas de Rita Macedo liburuan. Liburuaren zati bat Ritak egin zuen hil baino lehentxeago. Cecilia alabak gorde zuen amak idatzitakoa. Rita hil ondoren, Ceciliak liburua argitaratzeko hainbat modu bilatu zituen, baina familia-desadostasunek eta autore-eskubideen arazoek denbora askoan egitea eragotzi zioten. Ceciliak aurre egin behar izan zion arazo nagusia bere aitak, Carlos Fuentes idazleak, Ritarekin ezkonduta bizi izan zen urteetan izan zuen korrespondentzia erabiltzea izan zen. Carlos Fuentesen ondarearen babesleek eragotzi egin zioten erabiltzea. Ceciliak gutun horiek erabili ahal izan zituen amak bukatu gabe utzi zituen memoriak amaitzeko. Liburua Trilce Ediciones argitaletxeak argitaratu zuen azkenean, 2019ko abenduan.[11][12][13]

Filmografia

Gidoilari

  • Baila conmigo (1992)

Telebista saioak

  • Otra vuelta de tuerca (1981)
  • La edad de oro (1991)

Pelikulak

  • Las cinco noches de Adán (1942)
  • El ángel negro (1942)
  • Internado para señoritas (1943)
  • El barchante Neguib (1946)
  • El ropavejero (1947)
  • Cinco rostros de mujer (1947)
  • Felipe fue desgraciado (1947)
  • La casa colorada (1947)
  • Adventures of Casanova (1948)
  • Rosenda (1948)
  • El gallero (1948)
  • Otoño y primavera (1949)
  • Duelo de montañas (1949)
  • San Felipe de Jesús (1949)
  • El rencor de la tierra (1949)
  • Las joyas del pecado (1950)
  • Por la puerta falsa (1950)
  • Mi marido (1951)
  • Corazón de fiera (1951)
  • El señor gobernador (1951)
  • Manos de seda (1951)
  • Por querer a una mujer (1951)
  • Stronghold (1951)
  • Salón de belleza (1951)
  • Mi adorable salvaje (1952)
  • Las infieles (1953)
  • Ensayo de un crimen (1955)
  • La mujer ajena (1955)
  • Los bandidos de Río Frío (1956)
  • El medallón del crimen (El 13 de oro) (1956)
  • Pueblo, canto y esperanza (1956)
  • Pies de Gato (1957)
  • Las últimas banderas (1957)
  • Nazarín (1958)
  • La Reina del Cielo (1959)
  • La estrella vacía (1959)
  • Una bala es mi testigo (1960)
  • Quinceañera (1960)
  • El globero (1961)
  • Juana Gallo (1961)
  • Rosa Blanca (1961)
  • El ángel exterminador (1962)
  • Cielo rojo (1962)
  • La maldición de la Llorona (1963)
  • El hombre de papel (1963)
  • A Bullet for Billy the Kid (1963)
  • En la mitad del mundo (1963)
  • Neutrón contra el criminal sádico (1964)
  • El fugitivo (1964)
  • Nosotros los jóvenes (1965)
  • Hombres de roca (1965)
  • Paula (1969)
  • Los corrompidos (1970)
  • Los ángeles de la tarde (1970)
  • El juicio de los hijos (1971)
  • Jesús, nuestro Señor (1971)
  • Victoria (1971)
  • La mujer honesta (1972)
  • Tú, yo y nosotros (1972)
  • El castillo de la pureza (1972)
  • Once Upon a Scoundrel (1974)
  • La otra virginidad (1974)
  • Espejismo en la ciudad (1975)
  • Los indolentes (1977)
  • Divinas palabras (1977)
  • Ángel del barrio (1980)
  • Veneno para las hadas (1984)
  • Cambiando el destino (1992)

Ekoizle

  • Videocosmos (1983-1991)

Telenobelak

  • Donde comienza la tristeza (1960)
  • Las modelos (1963)
  • Traicionera (1963)
  • La mujer dorada (1964)
  • La impostora (1965)
  • La casa de las fieras (1967)
  • Secreto para tres (1969)
  • La sonrisa del diablo (1970)
  • Las máscaras (1971)
  • Hermanos Coraje (1972)
  • Entre brumas (1973)
  • El manantial del milagro (1974)
  • La tierra (1974)
  • El milagro de vivir (1975)
  • Paloma (1975)
  • Mundos opuestos (1976)
  • Pasiones encendidas (1978)
  • Mi amor frente al pasado (1979)
  • Soledad (1980)
  • Una limosna de amor (1981)
  • Amor ajeno (1983)
  • Herencia maldita (1986)
  • Nuevo amanecer (1988)
  • Alcanzar una estrella (1990)

Antzerkia]

Aktore

  • Sexteto (1950)
  • Mi amor es un león (1951)
  • Mesas separadas (1954)
  • La pequeña choza (1955)
  • La comezón del séptimo año (1955)
  • Mala semilla (1955)
  • Anastacia (1955)
  • Vals de aniversario (1956)
  • Poesía en voz alta (1956-1963)
  • La quinceañera impaciente (1957)
  • Hotel paraíso (1957)
  • Réquiem para una monja (1957)
  • Intermezzo (1958)
  • Las criadas (1959)
  • Variaciones para cinco dedos (1960)
  • Dulce pájaro de juventud (1961)
  • Tal día como hoy (1961)
  • La hija de Raccini (1961)
  • ¡Ay papá, pobre papá! Estoy muy triste porque en el clóset te colgó mamá (1961)
  • Los maridos de mamá (1964)
  • Mudarse por mejorarse (1965)
  • Hay una chica en mi sopa (1966)
  • El Tío Vania (1970)
  • El tuerto es rey (1972)
  • Flores de papel (1973)
  • ¿Que pasó con Frankenstein? (1982)
  • El hogar de la serpiente blanca (1992)

Jantziak

  • El show de los Cachúnes (1983)
  • Vaselina con Timbiriche (1984)

Sariak

  • 1972an aktore onenaren Ariel saria eman zioten, Gonzalo Martínez Ortegaren Tú, yo, nosotros filmean egindako lanagatik

Erreferentziak

Bibliografia

  • Macedo, Rita / Fuentes, Cecilia (2019) Mujer en papel: Memorias inconclusas de Rita Macedo, Mexiko, Ed. Trilce Ediciones, ISBN 9786078460816

Kanpo estekak

  • Rita Macedo en Internet Movie Database (ingelesez).