Robert Desnos
idazle frantziarra
Robert Desnos (Paris, Frantzia, 1900eko uztailaren 4a - Theresienstadt, Txekoslovakia, 1945ko ekainaren 8a) frantsesezko poeta izan zen. Surrealismoari lotu zitzaion hasieran, eta Deuil pour deuil (1924) eta La liberté ou l'amour (Askatasuna edo maitasuna, 1927) poema-liburuak eman zituen argitara. Bigarren obra horren ondorioz epaitu egin zuten, gizartearen eragozpenak gainditzeko matxinadaren alde agertzen zelako. Bigarren Mundu Gerran Frantziako Erresistentziako kide izan zen, eta garai hartan idatzi zuen bere eleberri bakarra (Fortunes, 1942). Gestapok atxilotu zuen 1944. urtean, eta Txekoslovakiako kontzentrazio-esparru batera eraman zuen. Obra nagusiak: Corps et Biens (1930) eta Choix de poèmes (1945).
Robert Desnos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1900eko uztailaren 4a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Theresienstadt concentration camp (en) eta Terezín, 1945eko ekainaren 8a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar tifoidea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Turgot (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta Frantziako Erresistentziako kidea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Réseau AGIR (en) |
Mugimendua | surrealismoa |
Izengoitia(k) | Valentin Guillois, Pierre de Ruynes eta Pierre de Ruysnes |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frontist Party (en) |
|
Obra
- Rrose Sélavy (1922-1923)
- Le pélican
- Langage cuit (1923)
- Deuil pour deuil (1924)
- La Liberté ou l'Amour (1927)
- Les Ténèbres (1927)
- Corps et biens (1930)
- Sans cou (1934)
- Fortunes (1942)
- État de veille (1943)
- Le Vin est tiré (1943)
- Contrée (1944)
- Le Bain avec Andromède (1944)
- Chantefables et chantefleurs (1970), hil ondoren argitaratuta.
- Destinée arbitraire (1975), hil ondoren argitaratuta.
- Nouvelles-Hébrides et autres textes (1978), hil ondoren argitaratuta.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Desnos |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna