Roberto Uriarte Urizar

esku huskako pilotaria

Roberto Uriarte Urizar, pilota arloan Uriarte deituraz ezaguna (Abadiño, Bizkaia, 1986ko urriaren 10a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Enpresa horrek profesional garaian emandako datuek diotenez, 1,88 metro luze da, eta 84 kilo pisatzen zituen. Profesionaletako estreinako partida 2006ko uztailaren 21an jokatu zuen, Otxandioko pilotalekuan. 2009an utzi zion profesional izateari; geroztik, amateurretara itzulita, trinketean aritu izan da, eta Hego Euskal Herriko lehiaketa gehienetan nagusitu da, baina Iparraldeko jokalari hoberenen mailara iritsi gabe.[1][2][3][4][5][6][7]

Roberto Uriarte Urizar
Bizitza
JaiotzaAbadiño1986ko urriaren 10a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Roberto Uriarte».

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.