Rolf Wolfshohl

Rolf Wolfshohl (Kolonia, 1938ko abenduak 27) alemaniar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1960 eta 1976 artean.

Rolf Wolfshohl

Bizitza
JaiotzaKolonia1938ko abenduaren 27a (85 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakziklokros txirrindularia, txirrindularia eta kirol zuzendaria
Jasotako sariak

Errepideko zein ziklo-kroseko probetan parte hartu zuen. Zaletu bezala errepideko Alemaniako txapelduna izan zen 1956an eta munduko txapeldunordea ziklo-krosean 1958 eta 1959an hurrenez hurren. Jada profesional gisa, 3 aldiz izan zen munduko ziklo-kros txapelduna eta 13 aldiz Alemaniako txapeldun.

Bere dohaiak egun bakarreko probetan, (Liège-Bastogne-Liège eta Milan-San Remo klasikoetan bigarren izan zen, beste zenbait proba garrantzitsutan etapa garaipenak lortzeaz gain), iraupen laburreko etapakako probetan, (Paris-Niza irabazi zuen) eta Itzuli Handietan (1965eko Espainiako Itzulia irabazi zuen eta 1968ko Frantziako Tourrean 6. amaitu zuen) erakutsi zituen.

Palmaresa

Errepidean

Ziklo-krosean

  • Alemaniako Ziklo-kros txapelketa (13): 1958-1963, 1965-1970, 1972 eta 1973
  • Munduko Ziklo-kros txapelketa
    • Txapelduna (3): 1960, 1961 eta 1963an
    • Bigarren (5): ( 1959, 1965, 1967, 1969 eta 1972an
    • Hirugarren (3): 1966,1970 eta 1973an

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Lasterketa19621963196419651966196719681969197019711972
Italiako Giroa
Frantziako Tourra15.UTUT39.31.6.37.71.24.
Espainiako Vuelta1.15.6.UT20.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Kanpo estekak

Rolf Wolfshohl - ProCyclingStats