Ronnie Spector

abeslari estatubatuarra

Veronica Yvette Spector (New York, 1943ko abuztuaren 10a - Danbury, Connecticut, 2022ko urtarrilaren 12a) estatubatuar abeslaria izan zen; Ronnie Spector izenaz ezagunagoa, eta ezkondu aurretik Veronica Bennett edo Ronnie Bennett esan ohi zitzaiona. The Ronettes taldeko partaide eta ahots nagusia izan zen (talde izena bere izen Veronica/Ronnie horretatik dator).

Ronnie Spector

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVeronica Yvette Bennett
JaiotzaNew York1943ko abuztuaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDanbury (Connecticut)2022ko urtarrilaren 12a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Phil Spector  (1968 -  1972)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington Educational Campus (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
KidetzaThe Ronettes
Genero artistikoaDoo-wopa
pop musika
rhythm and bluesa
soula
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaColpix Records (en) Itzuli
Philles Records
Columbia Records
Apple Records (en) Itzuli

ronniespector.com
IMDB: nm0817491 Twitter: RonnieSpectorGS Spotify: 3ur7kjN4pd94zjUxrFSMDj iTunes: 2819278 Musicbrainz: e0718a77-e7a0-4602-9592-a0d8d4764c32 Songkick: 90297 Discogs: 293153 Allmusic: mn0000846277 Edit the value on Wikidata

Biografia

Ama afroamerikar / txerokia zuen eta aita irlandarra-amerikarra, eta . Estelle Bennett ahizpa nagusiarekin eta Nedra Talley lehengusinarekin, Spanish Harlem beraien auzoan abesteari oso gaztetandik ekin zioten. "The Darling Sisters" izenarekin aritu ziren lehenbizi baina 1963ko martxoan Phil Spectorren Philles Records-era joan ziren eta "The Ronettes" izena hartu zuten[1].

Urte gutxi batzuetan arrakasta handiak lortu zituzten, hala nola " Be My Baby ", " Baby, I Love You ", eta " Walking in the Rain " daude. 1964an taldeak bere estudioko album bakarra kaleratu zuen, Presenting the Fabulous Ronettes Featuring Veronica.

Ronnie ezkondu egin Phil Spectorrekin, baina gizona senar abusatzaile bat zen; latzak igaro zituen Ronniek urte batzuez, eta taldea ere desegin zen. Ronnie Spectorrek bere amaren laguntzarekin ihes egin behar izan zuen senarraren etxetik[2]. Harrezkero, dibortzioa lortu zuen, baina ezkontzako izenari eutsiz jarraitu zuen, bakarkako karrera musikala eginez.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak