Rosario Ustáriz Borra

Aragoieraz idazten duen Echoko poeta

Rosario Ustáriz Borra (Echo, 1927Jaca, 2009ko abuztuaren 28a) idazlea izan zen, eta poeta aragoiera hizkuntzan,

Rosario Ustáriz Borra

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRosario Ustáriz Borra
JaiotzaEcho, 1927
Herrialdea Espainia
HeriotzaJaka2009ko abuztuaren 28a (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
aragoiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: 07ea0cca-c4f6-4dd0-8d25-61bb8da2483c Edit the value on Wikidata

Biografia

Echon jaio zen Rosario, Pirinioetako Echo Hiribilduan (gaur egun, 'Valle de Hecho" "Echo Ibarra" deitzen dioten udalerriko parte da), Huesca probintzian (Espainiako iparraldea), eta aragoierazko haran hartako hiztuna izan zen, bertako aragoieraz ari zena.[1]

Aragoiera modernoko hiztun natibo bakanetakoa zenez gero, Ustariz oso preziatua izan zen Pirinioetako hizkera horretako adituen artean, batez ere argitaratu zituen lan batzuengantik.

Idazle ibilbidea

Bere lehen poesia-lana 1982an argitaratutakoa

  • Remerando a Pedro que se'n fue chugando (Jolasean zebilela hil zen Pedro gogoratuz) izan zen, eta horri esker, Onso d'Oro (Urrezko hartza) saria irabazi zuen Echo Ibarreko Kontseiluak antolatutako literatura-lehiaketan, eta, gero, beste bi Onsos d'Oro irabazi zituen, 1983an eta 1984an.[2][2] Bere lanetan bere esperientzien deskribapenak agertzen dira, baita Echo Ibarreko paisaia, herri eta tradizioak ere.
  • 2006an, Miquetas de l'alma (Arimako birrinak) izeneko olerki bilduma argitaratu zuen.

Heriotza

2009ko abuztuaren 28an hil zen, Jakan (Huesca), 82 urte zituela.[3]

Sariak eta ohoreak

  • 3 Onso d'Oro (Urrezko hartza)[1]
  • 2007an inauguratu zen Echoko Udal Liburutegiari Rosario Ustáriz izena jarri zioten.[6]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak