Rufino Arregi

gipuzkoar kazetari eta euskaltzalea

Rufino Arregi Imaz "Errupin" (Idiazabal, Gipuzkoa, 1889ko irailaren 29a - Buenos Aires, Argentina, 1968ko maiatzaren 14a) kazetari eta euskaltzalea izan zen.

Rufino Arregi
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1889ko irailaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1968ko maiatzaren 14a (78 urte)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
KidetzaLaurak Bat

Kazetaritza

Guatemalan argitaratzen zen «Euzko-gogoa» aldizkarirako Argentinako korrespontsala izendatu zuen Jokin Zaitegik. «Euzko-Deya» -n ere idatzi zituen artikuloak[1].

Euskara irakasle

Argentinako Laurak Bat elkarteko kidea izan zen, eta euskara eskolak eman zituen bertan. Ipuin kontaketa eta kantuen bidez euskara erakusten lehena izan zen Laurak Bat elkartean, Euskal Herrian Isaac Lopez Mendizabalen hasitako fortula jarraituz[2].

Argentinako Euskaltzaleak elkarteak antolatutako mundu mailako euskarazko eskutiz txapelketan, bigarren postua irabazi zuen.

Erreferentziak