Rugby Pro D2

Rugby Pro D2 Frantziako errugbi txapelketaren bigarren maila da, Top 14 Ligaren azpian dagoena. 2000 urtean abiatu zen.

Rugby Pro D2
AntolatzaileaLigue Nationale de Rugby
Sorrera2000
Eremua Frantzia
Taldeak16
Maila2
IgoeraTop 14
JaitsieraNationale
Garaipen gehienFrantzia Lyon (3)
TxapeldunaFrantzia Oyonnax (2022-23)
Webguneawww.lnr.fr

Egitura

Frantziako 16 taldek hartzen dute parte txapelketa honetan eta 30 partida jokatzen dituzte elkarren artean. Pro D2 ligako txapeldunak zuzenean lortzen du igoera eta 2 eta 5. postuen artean daudenek igotzeko bigarren postu baten bila play-offak jokatzen dituzte. Azken bi taldeek maila galdu eta Fédérale 1 (3. maila) liga amateurrera jeisten dira.

2017-18 denboraldian aldaketa izan zen. Ordutik aurrera lehenengo sei sailkatuek garaipenerako play-offak jokatzen dituzte. Irabazleak Top 14-rako igoera lortzen du eta finalistak play-offa jokatzen du Top-14ko azken aurrekoarekin.

Palmaresa

UrteaTxapeldunaPlay-off irabazleaEuskaldunak
2000-01Montauban-?
2001-02Stade montoisGrenoble9. Aviron Bayonnais
2002-03MontpellierBrive6. Aviron Bayonnais
2003-04AuchAviron Bayonnais2. Aviron Bayonnais
2004-05Toulon--
2005-06Stade montoisAlbi-
2006-07AuchDax-
2007-08ToulonStade montois-
2008-09Racing 92Albi-
2009-10AgenStade Rochelais-
2010-11LyonBordeaux Bègles-
2011-12GrenobleStade montois-
2012-13OyonnaxBrive-
2013-14LyonStade Rochelais-
2014-15PabeAgen7. Biarritz Olympique
2015-16LyonAviron Bayonnais2. Aviron Bayonnais, 8. Biarritz Olympique
2016-17OyonnaxAgen5. Biarritz Olympique
UrteaTxapeldunaFinalistaEuskaldunak (fase erregularrean)
2017-18PerpignanGrenoble6. Biarritz Olympique, 8. Aviron Bayonnais
2018-19Aviron Bayonnais [1]CA Brive3. Aviron Bayonnais, 8. Biarritz Olympique
2019-20¹txapeldunik ez[2]
2020-21PerpignanBiarritz Olympique [3]3. Biarritz Olympique
2021-22Aviron Bayonnais [4]Stade montois2. Aviron Bayonnais
2022-23OyonnaxGrenoble11. Biarritz Olympique
  • ¹ COVID-19 pandemiaren eraginez txapelketa bertan behera gelditu zen. Ez zen txapeldunik izendatu eta ez zen jeitsiera eta igoerarik izan.

Euskal taldeak 2022-23 denboraldian

TaldeaEstadioaEntrenatzaileak
         Biarritz OlympiqueAgilera kiroldegia Matthew Clarkin

Erreferentziak

Kanpo estekak