Sabino Bilbao

futbolari bizkaitarra

Sabino Bilbao Líbano (Leioa, 1897ko abenduaren 11Getxo, 1983ko urtarrilaren 20a) bizkaitar futbolaria zen, Athleticen erdilari moduan jokatu zuena.

Sabino Bilbao
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSabino Bilbao Líbano
JaiotzaLeioa1897ko abenduaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo1983ko urtarrilaren 20a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Athletic1916 / 1925
Espainiako futbol selekzio nazionala1920 / 192020
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

FIFA: 293166 Edit the value on Wikidata

Biografia

Sabino Athleticen beheko mailetan trebatu zen 1916an lehen taldera igo arte. Zuri-gorriekin zelai erdian 9 denboraldiz jokatu zuen, Errege Kopako hiru finalean arituz eta 2 txapelketa irabazi zituelarik, 1921ean eta 1923an hain zuzen ere.[1]

Espainiar futbolaren historiografian, Sabino, nagusiki, historiako lehen konbinatu espainiarreko partaideetako bat izateagatik gogoratzen dute,[2] 1920ko Anberesko Olinpiar Jokoak jokatu zituena eta zilarrezko domina lortu zuena.

Espainiako selekzioan txapelketa hartako bi partida jokatu zituen, 1920ko irailaren 1ean Suediaren aurkako partidan debutatuz (txapelketako hirugarrena) eta hurrengo partida Italiaren aurka ere jokatuz. Suediarren aurkako partidan izandako anekdota ospetsu batengatik gogoratzen da, bere taldekideak (bai selekzioan, bai Athleticen), Jose Maria Belaustek «A mi el pelotón, Sabino, que los arrollo» esan omen zuen, Suediako selekzioari gola sartu aurretik.[3][4] Orduan espainiar amorruaren (gaztelaniaz: la furia española) mitoa jaio omen zen.[5] Hala ere, litekeena da Belaustegigoitiak hori ez esatea, baizik eta «Sabino, aurrera!», euskaraz.[6] Izan ere, Espainiako selekzioan ziharduten beste euskal herritar futbolariak adoretzeko, askotan oihukatzen zien «aurrera, aurrera!».[7]

Ibilbidea

KlubaUrtea(k)
Athletic Club1916-1925

Tituluak

Eskualdeko Txapelketak

TxapeleketaKlubaUrtea
Iparraldeko Eskualdeko TxapelketaAthletic Club1920
Iparraldeko Eskualdeko TxapelketaAthletic Club1921
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1923
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1924

Errege Kopak

TituluaKlubaUrtea
Errege KopaAthletic Club1921
Errege KopaAthletic Club1923

Nazioarteko tituluak

TituluaKlubaUrteaSaria
1920ko Olinpiar JokoakEspainiako selekzioa1920Zilarrezko domina

Erreferentziak