San Antonio baseliza (Ereñotzu)

San Antonio Paduakoaren baseliza Gipuzkoako Hernani udalerriko Ereñotzu auzoan dagoen baseliza bat da.

San Antonio Paduakoaren baseliza
Baselizaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHernani
Koordenatuak43°14′N 1°56′W / 43.24°N 1.94°W / 43.24; -1.94
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1824
Arkitektura

Kokalekua

Ereñotzu auzoan dago, Goizuetara doan errepidearen alboan.

Historia

1824-1866 artean eraiki zen. 1916an, baselizaren 50. urteurrenan, ekainaren 13 eta 14an, Gasteizko Apellaniz etxeak eraikitako aldare eder bat gehitu zitzaion.

Eraikina

Oinplano laukizuzena eta harginlanezko hormak dituen eraikina da. Teilatu okerra du, arabiar teilez egina eta bilakera ezberdinekoa, atari nagusian harlanduzko kanpai-horma batez amaitua. Eraikinaren aurrealdearen zatirik handiena bistako harginlanez egina dago.

Kanpo estekak