San Donato eliza (Zadar)

San Donato eliza (kroazieraz: Crkva sv. Donata) Zadar hiriko eliza ezaguna da. Estilo karolingioa izanik, erromaniko aurrekoa den Kroaziako eraikin handiena da.

San Donato eliza
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboaZadar eskualdea
Town in CroatiaZadar
Koordenatuak44°06′57″N 15°13′28″E / 44.115822°N 15.224475°E / 44.115822; 15.224475
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaDonatus of Zadar (en) Itzuli
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Zadar (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloabizantziar arkitektura

Historia

VIII eta IX mendeen artean eraiki zela uste da. Zadarko Donatok eraiki omen zuen, hortik bere izena. Donato Bizantzio eta Karlomagnoren hiriekin harremanetan izan zen eta itxura hori eman nahi izan zion bere elizari. Foro erromatarrean eraiki zen eta bertako materialak erabili ziren bere eraikuntzarako.

Historian zehar hainbat erabilpen izan ditu. Veneziarrek eta turkiarrek biltegi funtzioa eman zioten. XIX mendean Austriarrek arkeologia museo bihurtu zuten eta gaur egun kontzertuak egiten dira barnean.

Egitura

Eliza zirkularra da eta 27 metrotako altuera duen kupula dauka. Deanbulatorioa du erdian eta inguruan hiru abside erradial.

Iruditegia

Kanpo estekak