Santa Cruz Tenerifekoa

Artikulu hau Kanariar hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Cruz».

Santa Cruz Tenerifekoa[1] (gaztelaniaz: Santa Cruz de Tenerife) Espainiako hiria da; Kanarietako bigarren populatuena, Las Palmasen ondoren. Halaber, izen bereko probintziako eta uharteko hiriburua eta hiri nagusia da.

Santa Cruz Tenerifekoa
Santa Cruz de Tenerife
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
AlkateaPatricia Hernández Gutiérrez (en) Itzuli
Izen ofizialaSanta Cruz de Tenerife
Jatorrizko izenaSanta Cruz de Tenerife
Posta kodea38001–38010
INEk ezarritako kodea38038
HerriburuaSanta Cruz de Tenerife (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak28°28′N 16°15′W / 28.47°N 16.25°W / 28.47; -16.25
Map
Azalera150.56 km²
Altuera4 m
MugakideakSan Cristóbal de La Laguna eta El Rosario
Demografia
Biztanleria209.395 (2023)
707 (2022)
alt_left 108.321 (%51,7) (%47,3) 98.991 alt_right
Dentsitatea1.390,77 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1833
Telefono aurrizkia922
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakRio de Janeiro, San Antonio, Cádiz, Aranda de Duero, Caracas, Niza, Santa Cruz del Norte (en) Itzuli, Guatemalako Hiria eta Santo Domingo
MatrikulaTF
tenerifecalida.com

223.148 biztanle zituen 2006an.

Historia

1494an espainiarrek hiria sortu zuten, baina haien eta guantxeen arteko borrokak izan ziren hiriaren inguruan beste bost urtez. Behin konkistaturik, Santa Cruzek garrantzi handia hartu zuen urte haietan, eta Inkisizioaren lehen auzitegia han kokatu zen.

Banaketa administratiboa

Santa Cruz Tenerifekoa barrutiak mapan kokatuak.

Santa Cruz bost barruti nagusik osatzen dute batetik bostera zenbatuta. Barruti hauek aldi berean beste hainbat auzotan banaturik daude:

  • 1. barrutia, Anaga (14.135 hab.): Honako herri eta auzoek osatzen dute: Macizo de Anaga, Chamorga, Taborno, Almáciga, Afur, San Andrés, El Suculum, Igueste de San Andrés, El Bailadero, Roque Negro, Casas de La Cumbre, Cueva Bermeja, Los Campitos, Lomo de Las Bodegas, La Alegría, Taganana, Valle Tahodio, Valleseco eta María Jiménez.
  • 2. barrutia, Centro-Ifara (53.652 hab.): Hiriko gunerik zaharrena da eta bertan alde zaharra dago. Honako auzoek osatzen dute Residencial Anaga, Ifara, Urbanización Anaga, Las Mimosas, Barrio Nuevo, Los Lavaderos, Las Acacias, Salamanca, Uruguay, Duggi, Zona Centro, El Toscal, Zona Rambla eta Los Hoteles.
  • 3. barrutia, La Salud-La Salle (70.120 hab.): Biztanle gehien dituen barrutia da eta XX. mendean zehar hirian garatutako zabalgune nagusia bertan eraiki zen. Honako auzoek osatzen dute: Salud Alto, Salud Bajo, Villa Ascensión, El Perú, Cuesta de Piedra, Cruz del Señor, Los Gladiolos, La Victoria, El Chapatal, Buenavista, Los Llanos, San Sebastián, El Cabo, Cuatro Torres eta La Salle.
  • 4. barrutia, Ofra-Costa Sur (47.977 hab.): Barrutia honako auzoek osatzen dute: Tío Pino, Villa Benítez, Vistabella, Santa Clara, Camino del Hierro, César Casariego, Chimisay, Somosierra, Las Delicias, Chamberí, San Antonio, Moraditas, Mayorazgo, Ballester, La Multa, Miramar, Las Retamas, Las Cabritas, Juan XXIII, Nuevo Obrero, San Pío X, Tristán, García Escamez eta Buenos Aires.
  • 5. barrutia, Distrito Suroeste (41.136 hab.): Taco mendia eta TF-2ak hiriaren gainontzeko barrutietatik banatzen dute, hurrengo urteetan garatzeko aukera handienak dituen hiriko gunea da. Honako auzoek osatzen dute: El Sobradillo, El Tablero, Alisios I y II, La Gallega, Añaza, El Chorrillo, Santa María del Mar, Acorán, Barranco Grande eta Tíncer.

Klima

    Datu klimatikoak (Santa Cruz)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)20.620.921.722.323.725.728.328.827.926.023.921.824.3
Batez besteko tenperatura (ºC)17.918.018.719.220.622.424.625.124.623.021.019.021.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)15.115.115.616.217.519.020.821.421.320.018.116.218.0
Euria (mm)3436291441016182744214
Euri egunak (≥ 1.0 mm)54431000134631
Eguzki orduak1781862162262722973303162512191851752851
Iturria: [2]

Argazkiak

Elkarteak

Pertsonaia ezagunak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Kanarietako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.