Santiago (Kuba)

Kubako hiria

Santiago[1] (gaztelaniaz: Santiago de Cuba) Santiago de Cubako probintziaren hiriburua da, Kubako bigarren hiri garrantzitsuena Habanaren ondoren. Uhartearen ekialdean kokatuta Ekialdeko probintzia zenaren hiriburua izan zen eta gaur egun izen bereko probintziaren burua da. Hiriaren fundatzailea Diego Velázquez de Cuéllar izan zen, 1515an, Kuabako lehenengoko zazpi herrien artean. Hernán Cortés konkistatzailea herri berriaren lehenengo alkate izan zen eta Mexiko konkistatzera abiatu zenean handik irten zen. Pánfilo de Narváez konkistatzaile eta esploratzaile ere herritik beraretik Floridako kostaldetara abiatu zen; bidaia hartara Narváez Aintzindari tituluaz eta gobernatzaile tituluaz irten zen baina bidaiak porrot egin zuen eta haren bitartean Narváez hil egin zen.

Santiago
Santiago de Cuba
hiria
Administrazioa
Herrialdea Kuba
Kubako probintziaSantiago de Cubako probintzia
Izen ofizialaSantiago de Cuba
Jatorrizko izenaSantiago de Cuba
Posta kodea90100, 90200, 90300, 90400, 90500, 90600, 90700, 90800, 90900, 91000, 91100, 91200, 91300 eta 91400
Geografia
Koordenatuak20°01′18″N 75°49′46″W / 20.0217°N 75.8294°W / 20.0217; -75.8294
Map
Azalera1032.29 km²
Altuera82 m
MugakideakGuamá (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria444.851 (2011)
−64.292 (2004)
Dentsitatea430,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1514
Telefono aurrizkia22
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakPalermo, Santiago de Compostela, Cartagena de Indias, Esmeraldas (en) Itzuli, Lisboa, Maracaibo, Montego Bay, Oakland, Rosario, Sabaneta, Santiago de los Caballeros, Napoli, Diadema (en) Itzuli, San Petersburgo, Maracay eta Toluca de Lerdo

Santiago Kuba osoko lehenengo hiriburua izan zen. Haren portutik Afrikatik eramandako lehenengo esklabo beltzak sartu ziren uhartean. Horregatik Santiago sustrai espainiarrekin batera sustrai afrikarrak azter daitezke.

Kokapen geografikoa

Santiago uhartearen hego-ekialdean dago eta hauexek dira bere koordenadak: 20°01'17.42" N, 75°49'45.75" O. Historikoki Kubako bigarren hiri garrantzitsuena izan da eta gaur egun populazio handiena duena. Hango badiak Karibe itsasora ematen du eta garrantzi handiko itsas portua du.

Hiria badiaren inguruan handitu da, Sierra Maestra azpian. Ondorioz, hiriaren orografia nahasia da, aldapa ugariz eta hori da, alegia, Santiagoren ezaugarri nagusietariko bat.

Klima

    Datu klimatikoak (Santiago)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)28282828293031313130302829.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)21212223232425252424232223.1
Pilatutako prezipitazioa (mm)74435358140102699410719394811107.4
Iturria: weather.com[2]

Demografia

2004an, Santiago de Cuba udalerriak 494.337 biztanle zituen[3]

Santiago de Cubako biztanleriaren bilakaera
1861189919071919193119431953
36.75243.09045.47062.083101.508118.266163.237
1970198120022003200420052006
277.600347.279423.392424.031424.905425.780426.199
200720082009
426.618426.679446.233
Iturria: 2002ra arte: errolda; 2003 eta 2009 artean estimazioak

Gizateriaren ondareak

San Pedro de la Roca gaztelua.
  • San Pedro de la Roca gaztelua edo Castillo del Morro, Unescok 1997an Gizateriaren ondare bezala izendatu zuen. Erakunde horren arabera Hispanoamerikako arkitektura militarraren gaztelu osatuena eta hobeto gordeta da. Diseinuaren oinarria italiarra izan zen, errenazimentu estilokoa.
  • Kafe eremu landatuen hondakinak. Deklarazioa 2000 urtean eman zen, oso zonalde zailetako nekazal ekoizpen aintzindari bakana izateagatik.

Santiagon jaiotako pertsonalitateak

  • José Giral, Espainiako politikari.
  • José María Heredia, poeta.
  • Lupe Victoria Yolí Raymond La Lupe, artista.
  • Eliades Ochoa, abeslari, gitarrajole, Buena Vista Social Club taldeko partaide.
  • Frank País, iraultzaile.
  • Alfredo Kindelán, militarra eta hegazkin-pilotu espainiarra.
  • Ibrahim Ferrer, abeslari.
  • Odette Alonso, idazle.

Erreferentziak

Kanpo estekak