Sara Berenguer

Feminista libertario eta anarkosindikalista katalana. Mujeres Libres erakundeko kidea

Sara Berenguer Laosa (Bartzelona, 1919ko urtarrilaren 1a - Montadin, 2010eko ekainaren 8a) feminista libertario eta anarkosindikalista katalana izan zen, Mujeres Libres (Emakume Askeak) erakundeko kidea.

Sara Berenguer

(1937)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSara Berenguer Laosa
JaiotzaBartzelona1919ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Katalunia
Heriotza2010eko ekainaren 8a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakanarkosindikalista eta sindikalista
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMujeres Libres

Gaztaroa

Langile klaseko familia xume batean jaio zen. Aita igeltseroa eta ekintzaile libertarioa zen. [1] 12 urterekin eskola utzi, eta hamahiru urterekin harategi batean hasi zen lanean; baina, bertan jasandako esplotazioa eta matxismoa eraman ezinik, lana utzi zuen. Geroago, beste lan batzuetatik ere kaleratu egin zuten. [2] Lantegi batean jostun gisa lan egin zuen eta, ondoren, bere kabuz jostun izaten jarraitu zuen 1936ko uztailera arte. [3] Espainiako gerra zibila hasi zenean 16 urte zituen. Aita lehen borroka-lerroan borrokan hil zen.

Gerra garaian, Sara Berenguerrek Les Corts auzoko Batzorde Iraultzailean parte hartu zuen 1937ko ekainera arte. Zurgintza sindikatuaren Batzorde iraultzailean ere jardun zuen Antonio Santamariarekin batera, zeinentzat mekanografia eta kontabilitate lanak egin zituen. [3] Horrela, egun batean, armak banatzeko arduraduna izendatu zuten. [1]

Aldi berean, erantzukizuneko karguak izan zituen Federación Ibérica de Juventudes Libertarias - FIJL (Gazteria Libertarioen Iberiar Federazioa) erakundearen tokiko batzordean eta Ateneo Libertarioaren idazkaritzan; azken honetan kaleko haurren irakasle gisa aritu zen. Sol Ferrer ezagutu zuen, Francesc Ferrer y Guardiaren alaba, eta berarekin ikasi zuen frantsesa. [4]

1937ko maiatzeko gertaeretan, komunisten aurkako borroka armatuetan parte hartu zuen Casal, Amparo Poch y Gascón militante libertarioak zuzendutako emakume langileen etxea, defendatuz. [1][3] 1937. urte hasieran, Ángel Aransaezekin batera, Nazioarteko Elkartasun Antifaxistako (SIA) batzorde nagusiko kide izendatu zuten eta bisita ugari egin zituen frontera.

1938ko urrian Mujeres Libres mugimenduan sartu zen eta elkartearen eskualdeko idazkaritzaren ardura hartu zuen. Ezjakintasunaren aurka borrokatu zuen eta "emakumeen heziketa sozial eta kulturalean engaiatu zen, emakumeek eurek beren burua gizaki libre eta kontziente gisa eraiki eta defendatu ahal izateko". [4]

Erbestea eta erresistentzia

1939ko urtarrilean, indar errepublicazaleen atzera-egiteak eragin zuen Frantziako exodoan, SIAn jarraitu zuen lanean Perpinyan eta Besiersen. Han, presoak kanpamentuetatik erreskatatzen saiatu zen, baita Jesús Guillén Bertolín bere bikotekidea ere, haien artean zegoelarik.

Nazien okupazioan Bram-eko CNT taldeko kidea izan zen eta lotura izan zuen Aude, Arieja, Hérault eta Garona Garaian jardun zuen Frantziako Erresistentziarekin. [3] Askapenaren ondoren, Jesús bikotekidearekin, CNTrekin lanean jarraitu zuen erbestean. 1947an CNTk errefuxiatuei zuzendutako takigrafia ikastaroen arduraduna izan zen eta mugimendu libertarioak antolatutako antzerki taldeetan ere parte hartu zuen gogotsu. Hainbat ekintzaile anarkistarekin harreman estuak mantendu zituen, tartean Octavio Alberola Suriñach eta Cipriano Mera. 1965ean, Frente Libertario egunkaria argitaratu zuen taldearen jardueretan parte hartu zuen.

1972tik 1976ra, Suceso Portalesekin batera, Mujeres Libres aldizkaria idazten eta argitaratzen hasi zen (47 zenbaki 1964tik 1976ra). [4]

De toda la vida filma

Bere etxea, Besiersetik gertu, oraindik ere, libertarioen topaleku da. Han filmatu zen De toda la vida (Bizitza osokoa) filmaren zati handi bat 1986an. Pelikulan Pepita Carpeña, Dolores Prat, Frederica Montseny, Suceso Portales, Mercè Comaposada i Guillén, eta Conxa Pérez Colladok hartu zuten parte. [2]

Lanak

  • Entre el sol y la tormenta, Bartzelona, Seuba, 1988, OCLC 462218486 462218486 .
  • Femmes d'Espagne en lutte, le courage anonyme au quotidien de la guerre civile à l'exil, Atelier de création libertaire, 2011, OCLC 780276113 780276113, oharra éditeur .
Poesia
  • Cardos y flores silvestres, 1982.
  • Jardín de Esencias, 1982,
  • El languaje de las flores, Bartzelona, Amarantos, 1992, OCLC 81489318 .
  • Sentiments, Vic Emboscall, 2004, OCLC 433333110 .
Lan kolektiboak
  • Laura Ruizekin, Free women («Mujeres Libres»): voices and memories for a libertarian future, Rotterdam, Boston, Sense, 2011, OCLC 668182876 .

Bibliografia

  • Hélène Hernández, Sara Berenguer: hasta luego compañera!, Le Monde libertaire, 2010eko ekainaren 28a.
  • Jacinte Rausa, Sara Berenguer, Éditions du Monde libertaire y Éditions Alternative libertaire, 2000, (ISBN 9782903013721), CIRA Lausanne.
  • Frances Lannon, The Spanish Civil War, 1936-1939, Paperback, 2002, 80. orrialdea .
  • Lisa Margaret Lines, Milicianas: Women in Combate in the Spanish Civil War, Lexington Books, 2011.
  • Kyra A. Kietrys, Montserrat Linares, Women in the Spanish Novel Today, McFarland, 2009.

Filmografia

Albisteak

Erreferentziak