Mercedes Comaposada

Mercedes Comaposada Guillén (Bartzelona, 1901eko abuztuaren 14a - Paris, 1994ko otsailaren 11), espainiar aktibista izan zen

Mercedes Comaposada Guillén (Bartzelona, 1901eko abuztuaren 14a - Paris, 1994ko otsailaren 11), espainiar aktibista izan zen. Lucia Sanchez Saornil eta Amparo Poch y Gasconekin batera Mujeres Libres erakundea sortu zuen, parte-hartze handia izan zuen 1936ko Espainiako gizarte-iraultzan.

Mercedes Comaposada

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMercè Comaposada i Guillén
JaiotzaBartzelona1901eko abuztuaren 14a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaParis1994ko otsailaren 11 (92 urte)
Familia
AitaJosep Comaposada i Gili
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakanarkosindikalista, sindikalista, anarcha-feminist (en) Itzuli, abokatua eta pedagogoa
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala
Mujeres Libres
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMujeres Libres

Biografia eta ibilbidea

Langile familiako alaba. Bere aita, Jose, autodidakta ilustratua, Langileen Batasun Orokorreko (UGT) militante esanguratsua zen, eta harengandik, hezkuntzak gizartea aldatzeko duen garrantzia ikasi zuen Mercedesek. 12 urte bakarrik zituela mekanografia eta hizkuntzak ikasi zituen. Amari buruz ez da ezer jakiten, baina etxeko giroaren euskarria zen.

Lehenengo pausuak

Mercedesek oso gaztea zela ikasketak utzi egin izan behar zituen eta filmen muntaian lan egiten hasi zen. Berehala Madrilera joan zen, eta Castillejo irakasleak ematen zituen Zuzenbideko ikastaroetan izena eman zuen. Ikastaro horietan Antonio Machado ezagutu zuen. 1932an Baltasar Lobo marrazkilari eta eskultorea ezagutu zuen eta hau beranduago bere senarra bihurtu zen.

Langileen Konfederazio Nazionaleko (CNT) Ikuskizun Publikoen Sindikatuan afiliatu zen. Sindikatuaren lokaletan klaseak edo kurtsoak ematen zituen eta, horri esker, emakumeek eta gizonek jasotzen zuten balorazio desberdina egiaztatu ahal izan zuen. Denbora horretan, Lucía Sánchez Saornil eta Amparo Poch y Gascón ezagutu zituen, zeinekin Mujeres Libres taldea sortu zuen. hori dela eta, kultura emakumeengana eramatea ahalbidetu zen. Horrela, emakumeen ezjakintasuna murriztea lortu zuten, etxeko eta ugalketa-paperak esklaboarekin batera.

Mujeres libres

1936an, taldeak Bartzelonako CNT Emakumezkoen Kultur Elkartearekin, Iberiar Gazte Liberalen Elkarketarekin eta Iberiar Anarkisten Elkartearekin bat egin zuen. Urte horretako maiatzean, Mujeres Libres aldizkaria sortu zuten, 1938ko udazkenera arte 13 ale argitaratuz. Besteak beste, Federica Montsenyk, Emma Goldmanek eta Carmen Condek esku hartu zuten. soilik emakumeen parte-hartzea baimentzen zen, Lobo izan ezik, ilustrazioez arduratzen zena. Hedapen handia lortu zuten irudiek. Mercedesek literatura eta zinema kritikak egiten zituen. (Haren argitalpenek eragin handia izan zuten emakume libertarioen artean).

Albiste honetan esanguratsuak diren hainbat emakumerekin lan egitea lortu zuten, batik bat: Federica Montseny, Emma Goldman, Lucía Sánchez Saornil, Mary Giménez, Carmen Conde, eta abar.

1936ko uztailaren 18ko estatu kolpea gertatu zenean, Mercedes Bartzelonara itzuli zen, eta beste emakume-talde batekin elkartu zen, federazio nazional berri bat sortzeko.

Ondorengo bizitza eta Frantziara erbestea

Comaposadak, halaber, orientazio anarkistako argitalpenetan artikuluak idatzi zituen – Estudioak, Umbral, Tierra y Libertad edo Tiempos nuevos –, eta liburuetan: Esquemas (1937), Las mujeres en nuestra revolución (1937) eta La ciencia en la mochila (1938). Gerra garaian, milizia libertarioen Arte eta Letren sailean sartu zen alfabetatzea fronteetara eramateko. Bartzelonan ezarri zen, eta etxeko zerbitzuko emakumeen prestakuntzan aritu zen, eta Dona Treballadoraren Etxea (Emakume Langilearen Etxea) sortu zuen, funtzio didaktiko berarekin. 1937an, Mujeres Libres taldea CNTn sartu zen, baina hurrengo urtean mugimendu libertarioak emakumeen taldea erakunde independente gisa sartzea eskatu zuenean, proposamena atzera bota zen.

Jarduera pedagogiko eta politiko hau beti nahiko ahula izan zen. Erbesteko lehen hilabeteetan krisiei aurre egin behar zien osasun arazo baten kontra borrokatzen zuen bitartean. Mercedes Gerra Zibilaren amaieran bere herrialdetik alde egitera behartua izan zen garaiko emakume baliotsu horietako bat zela kontsideratzen zelako. Azkenik, Baltasarrekin Parisen elkartuta, biak Picassoren aurrean agertu ziren, honek Lobori Frantziako hiriburuko esparru artistikoetan kokatzen lagundu zion. Mercedesek idazkari lana eman zion eta zeregin honetan hainbat urtez aritu zen.

Frantziak normaltasuna berreskuratu zuenean, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Comaposada espainiar klasikoen frantsesezko itzulpenean aritu zen,(bereziki Lope de Vega ) eta senarraren antzezpena eramaten hasi zen, ordurako Parisko arte giroetan ezaguna baitzen. Esperientzia horiei buruzko elkarrizketak idatzi zituen Parisko Eskolan (1960) eta Picassorekin (1963), eta artikuluak aldizkarietan argitaratzen jarraitu zuen, Mercedes Guillének dagoeneko sinatzen duen bezala.

Denbora horretan, berriz ere harremanetan jarri zen Mujeres Libres taldeko kideekin, eta izen bereko aldizkaria argitaratu zuen 1963-1973 bitartean. Franco hil ondoren, elkarteko kide izandako emakumeen biografiak biltzen zituen liburu bat argitaratzea proposatu zuen. Galdetegi bat egin eta guztien artean banatu zuen. Bildutako materialarekin, eskuizkribu bat idatzi zuen, gainontzeko dokumentazioarekin, Mercedes hil zenean galdu zena, Parisen, 1994ko otsailak 11n, Baltasar Lobo hil eta bost hilabetera.

Lanak

Mercedesek hainbat liburu idatzi zituen eta horretaz gain, hainbat poema eta liburu itzuli ditu frantsesera. Hainbat komunikabideetan (albiskarietan) lan egin du nahiko lanpostu onak ortuz.

Hauek dira Comaposadak idatzitako liburuetako batzuk:

  • Esquemas (1937)
  • Las mujeres en nuestra revolución (1937)
  • La ciencia en la mochila (1938)
  • Conversaciones cono los artistas españoles de la Escuela de París (1960, Mercedes Guillén bzala)
  • Picasso (1973, Mercedes Guillén bezala)

Kanpo estekak