Scarlett Johansson

Scarlett Ingrid Johansson (New York, 1984ko azaroaren 22a - ) zinemako aktore, modelo eta abeslari estatubatuarra da eta Danimarkako herritartasuna ere badu. The Horse Whisperer filmak eman zion ospea eta kritikoek asko goraipatu zuten Ghost World pelikulan egindako lana. BAFTA sari bat ere bereganatu zuen eta Urrezko Globo sarietarako izendatu zuten Lost in Translation eta Girl with a Pearl Earring egindako lanagatik.

Scarlett Johansson

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakScarlett Ingrid Johansson
JaiotzaManhattan1984ko azaroaren 22a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaaskenazia
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Familia
AitaKarsten Olaf Johansson
AmaMelanie Sloan
Ezkontidea(k)Ryan Reynolds  (2008ko irailaren 27a -  2011ko uztailaren 1a)
Romain Dauriac  (2014 -  2017)
Colin Jost  (2020ko urria -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaProfessional Children's School (en) Itzuli
Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
P.S. 41 (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, abeslaria, modeloa, antzerki aktorea, ahots-aktorea, estudioko musikaria, film-zuzendaria eta aktorea
Lateralitateaezkerra
Altuera160 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaZinemako Arte eta Zientzien Akademia
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAtco Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0424060 Allocine: 27868 Rottentomatoes: celebrity/scarlett_johansson Allmovie: p200222 TCM: 95439 Metacritic: person/scarlett-johansson TV.com: people/scarlett-johansson IBDB: 485296
MySpace: scarlettalbum Souncloud: scarlett-johansson-official Spotify: 2KAaJOwfu8n93byx6YPRPa iTunes: 2082973 Last fm: Scarlett+Johansson Musicbrainz: 0cc5ed91-eba3-4a5d-8a69-7638e0bf6495 Songkick: 822811 Discogs: 1112977 Allmusic: mn0000464375 Deezer: 71030 Edit the value on Wikidata

2008ko maiatzaren 20an, bakarlari izan zen bere lehen lan musikalean, Anywhere I Lay My Head, Tom Waits maixuaren hainbat abesti bertsionatu zituelarik[1].

Biografia

Scarlett Johansson 1984ko azaroaren 22an jaio zen Manhattanen jaio zen. Scarletten aita Karsten Johanson Danimarkako arkitektoa da eta ama, berriz, poloniar jatorriko Melanie Sloan film ekoizlea. Aitaren aldeko aitona, Ejner Johansson, gidoilaria eta film zuzendaria izan zen.

Johanssonek herritartasun bikoitza dauka, estatubatuarra eta daniarra. Gurasoek Danimarkan ezagutu zuten elkar, ama amona Dorothyrekin bizi zenean. Amona hau liburuzaina eta irakaslea zen[2]. Scarlettek ahizpa zaharrago bat du, Vanessa, eta anaia bikia, Adrian, biak aktoreak. Anaiaorde bat ere badu, Christian, bere aitaren bigarren ezkontzaren ondorio[3].

Txiki-txikitatik prestatzen aritu zen aktore izateko eta Manhattaneko Professional´s Children School hasi zituen bere ikasketak, ondoren Lee Strasberg Theatre Institute ospetsuan jarraitu zuelarik. Telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urterekin teatroan debuta egin zuen. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak iristen hasi ziren, 1996an, Manny & Lo filman, bere lehenengo paper nagusia eman zioten arte.

Harrezkero, filmetan antzezten jarraitu zuen, baina ez zen oso ospetsua. Alabaina, 2003an, Girl with a Pearl Earring filman parte hartu zuen paper nagusian. Urte honetan ere, Scarlettek 4 Oscar izendapen jaso zituen Lost in Translation filmean antzezteagatik. Arrakasta horiek ez ezik, beste batzuk lortu ditu, esate baterako, Match Point filman antzezteagatik, Urrezko Globo sarietara izendatu zuten emakumezko bigarren aktorerik onenaren kategorian.

Ezkontza

2008ko maiatzean, Scarlettek Ryan Reynoldsekin zuen konpromisoa jakinarazi zuen New Yorkeko Arte Museo Metropolitanon. 2007ko otsailaz gero bikotea harremanetan zebilen eta, 2008ko urriaren 28an, bere ezkontzaren berri eman zuten People aldizkarian. Aldizkari berak argitaratu zuen 2010eko abenduaren 14an bikotekideek ezkontza bertan behera uzten zutela ere[4].

Karrera

Scarlett Johansson 2007an
Scarlett Johansson eta The Avengers-eko kideak 2010ean

Esan bezala, txiki-txikitatik jaso zuen aktore izateko prestakuntza eta, telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urte zituen teatroan debuta egin zuenean. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak iristen hasi zitzaizkion, 1996an, Lisa Kruegerren Manny & Lo filman Amanda izateko aukera, bere lehenengo paper nagusia, eskaini zioten arte.

Scarlett ez zen sekula, Hollywoodeko gainontzeko haur prodigioen antzeko haur izarra izan. Hasierako paper garrantzitsuenetako bat Kate Armstrongena izan zen, Sean Conneryren alaba izan zelarik Arne Glimcherren The Street Lawyerren akzio eta suspentsezko filmean, baina ez zuen arrakasta handirik izan.

Zineman jarraitu zuen arren, 4 urte geroago arte ez zuen paper egokirik lortu, Robert Redforden eskutik, honek Grace MacLean haurra izateko aukera eman zionean The Horse Whisperer filman. Garai horretan atera zen Scarlett nerabezarotik eta aktore helduen paperak iristen hasiko zitzaizkion handik aurrera.

2001ean, Coen anaien The Man Who Wasn't There filman egin zuen Birdy, protagonistaren (Billy Bob Thornton) lagun pianojolea. Urte berean, Ghost World egin zuen Thora Birch eta Steve Buscemikin batera, arrakasta handia izan zuen komedia-drama. Horrela esan zuen Scarlettek:

« Scarlettek bere pertsonaiari buruz esann zuen: " Rebbeca adimen handiko neska da eta besteengandik desberdina (...) Ez da ohiko nerabe film horietako bat[5]»

2003a izan zen Scarletten urte borobila, nazioartean oihartzuna izan zuelako eta komunikabideetan benetako errekonozimendua jasotzen hasi zelako. Tracy Chavalierren Girl with a Pearl Earring eleberrian oinarritutako Peter Webberren filman Johannes Vermeerrek margotutako koadroa erakutsi ziguten eta Griet antzeztu zuen artistak, kritikaren ustez lan bikaina.

Ospe handia hartuta bazuen, jada, Sofia Coppolaren Lost in Translation egin zuenean, Charlotten paperak berriro deitu zuen kritikaren arreta. Bill Murrayrekin batera egin zuen film independente honek 4 izendapen jaso zituen Oscar sarietan.

Laudorio ez gutxi berriro ere Woody Allenen Match Point filman, Nola Rice ederraren paperean. 2006ko Urrezko Globo sarietarako izendapena jaso zuen, Rachel Weiszek eraman bazuen ere (Fernando Meirellessen Lorezain leialaen egindako Tessa Quayle paperagatik)

2006an, James Ellroyren eleberriaren adaptazioa den Brian de Palmaren The Black Dahlia filman egin zuen lan eta berriro hartu du parte Woody Allenen beste 2 filmetan: Scoop eta Vicky Cristina Barcelona.

Hortik aurrera, eten gabe aritu da lanean, bai zineman eta baita iragarkietako modelo bezala ere.

Era berean, aipatzekoa da, Johansson Bushen aukari ziren aktore taldeko kide izan zela, Susan Sarandon, Tim Robbins, Sean Penn, Richard Gere, Angelina Jolie, George Clooney, Charlize Theron, Rachel Weisz, Woody Harrelson, Tommy Lee Jones, Marisa Tomei, Diane Kruger edo Cameron Díaz bezala.

Antzerkia

Johansson Sophistry antzez lanean agertu zen lehenengoz Broadwaytik kanpo.

2009an, egin zuen debuta Broadwayn, New Yorkeko Cort Antzokian. Arthur Millerrek idatzitako eta Gregory Mosherrek zuzendutako A View from the Bridge drama eskaini zuen. 2010eko ekainean, aktore hoberenari eskainitako Tony Saria jasoko zuen lan honengatik[6].

Musika

Scarlett Johansson 2009an

2005ean, Andrew Lloyd Webberen The Sound of Music musikalerako hartu zuten kontuan, azkenean Mariaren papera Connie Fisherrek egingo bazuen ere.

2006an, Hollywoodeko aktoreek grabatutako abesti bilduma baterako, George Gershwinen Summertime abestia grabatu zuen

2007an, berriz, The Jesus and Mary Chain taldearekin batera aurkeztu zen Indion (Kalifornia) egingo zen Coachella jaialdira. Just Like Honey izan zen abestia [7].

2008ko maiatzaren 20an atera zuen bere lehen diska, Anywhere I Lay My Head, Tom Waitsen 10 abestiren bertsioak eta bat berea[8]. Harrera ezberdinak izan zituen albumak: NME25en ustez, 2008ko albumik hoberena izan zen eta Billboard Top Heatseekersentzat lehena izan zen. Billboard 200entzat, berriz, 126.a izan zen.

2009an, Jeff Buckley handiaren Last Goodbye abestia grabatu zuen He's Just Not That Into You filmaren soinu bandarentzako[9]. Urte berean, Break Up albuma atera zuen Pete Yornekin batera, Serge Gainsbourg eta Brigitte Bardotek egin zituzten duetoetan inspiratuta [10]. Billboard 200ean 41.a geratu zen albuma eta Erresuma Batuan, berriz, 160.a.

2010ean, Steel Train bandak Terrible Thrills Vol. 1 argitaratu zuen, emakume artistek bere taldearen abestiak bertsionatzen dituztelarik. Johanssonek lehena abestu zuen, Bullet.

2011n, berriz, One Whole Hour grabatu zuen Wretches And Jabberers film dokumentalarentzako.

Filmografia

Zinema

UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
1994NorthLaura Nelson
1995Just CauseKate Armstrong
1996If Lucy FellEmily
1996Manny & LoAmanda
1997FallLittle girl
1997Home Alone 3Molly Pruitt
1998The Horse WhispererGrace MacLean
1999My Brother the PigKathy Caldwell
2001The Man Who Wasn't ThereRachael "Birdy" Abundas
2001Ghost WorldRebecca
2001An American RhapsodyZsuzsi / Suzanne Sandor (15 urte)
2002Eight Legged FreaksAshley Parker
2003Lost in TranslationCharlotte
2003Girl with a Pearl EarringGriet
2004The Perfect ScoreFrancesca Curtis
2004A Love Song for Bobby LongPursy Will
2004A Good WomanMeg Windermere
2004The SpongeBob SquarePants MovieMindyVoice role
2004In Good CompanyAlex Foreman
2005Match PointNola Rice
2005The IslandJordan Two Delta / Sarah Jordan
2006ScoopSondra Pransky
2006The Black DahliaKatherine "Kay" Lake
2006The PrestigeOlivia Wenscombe
2007The Nanny DiariesAnnie Braddock
2008The Other Boleyn GirlMaria Bolena
2008Vicky Cristina BarcelonaCristina
2008The SpiritSilken Floss
2009He's Just Not That Into YouAnna Marks
2010Iron Man 2Natasha Romanoff / Black Widow
2011We Bought a ZooKelly Foster
2012The AvengersNatasha Romanoff / Black Widow
2012HitchcockJanet Leigh
2013Don JonBarbara Sugarman
2013Under the SkinLaura
2013HerSamanthaAhotsa
2014Captain America: The Winter SoldierNatasha Romanoff / Black Widow
2014ChefMolly
2014LucyLucy
2015Avengers: Age of UltronNatasha Romanoff / Black Widow
2016Hail, Caesar!DeeAnna Moran
2016The Jungle BookKaaAhotsa
2016Captain America: Civil WarNatasha Romanoff / Black Widow
2016SingAshAhotsa
2017Ghost in the ShellThe Major
2017Rock That BodyJess
2018Isle of DogsNutmegAhotsa
2018Avengers: Infinity WarNatasha Romanoff / Black Widow
2019Captain MarvelNatasha Romanoff / Black WidowKredituen osteko eszena
2019Avengers: EndgameNatasha Romanoff / Black Widow
2019Marriage StoryNicole
2019Jojo RabbitRosie Betzler

Telebista

UrteaTelesailaPertsonaiaOharra(k)
1995The ClientJenna HalliwellPilotua
2001Anatomy of a SceneBeraAtal 1
2004EntourageBeraAtal 1
2005, 2006
2008
Robot ChickenAhotsa6 atal
2006, 2007
2010, 2015
Saturday Night LiveBera4 atal
2014HitRecord on TVOliviaAtal 1

Erreferentziak

Kanpo estekak