British Academy of Film and Television Arts

BAFTA Sariak
2008ko BAFTA Sarien ospakizuneko mozorroa.
Sortze data :1947
Antolatzailea :British Academy of Film and Television Arts
Helburua :Zinema, telebista eta bideo-jokoen lanak saritzea
Herrialdea : Erresuma Batua
Webgunea : http://www.bafta.org/ 

British Academy of Film and Television Arts (euskaraz Britainiar Zinemagintza eta Telebistako Akademia) edo BAFTA Erresuma Batuko Zinemagintza eta Telebistaren munduko jendea biltzen duen erakundea da.

Erakunde hau gutxi gorabehera 6500 kideek osatzen dute, eta hauen helburua "zinema, telebista edota bideo-jokoen munduan lan egiten dutenei bultzada ematea da, euren lan bikaina ezagutzera eman eta sarituz, eta mugimenduzko arte bisual mota hauetako edozeinetako erabiltzaileak hezitzea".

Sari emateak

BAFTAk sari emate ekitaldi ezberdinak ospatzen ditu urtez urte:

  • British Academy Film Awards: Aurreko urtean Erresuma Batuko zinema aretoetan estreinatutako filmeen merituak goraipatzeko.
  • British Academy Television Awards: Aurreko urtean Erresuma Batuan estreinatutako telebista saioen ageriko merituak goraipatzeko.
  • British Academy Television Craft Awards: Aurreko urtean Erresuma Batuan estreinatutako telebista saioetako teknikari eta artisauen merituak goraipatzeko.
  • British Academy Games Awards: Aurreko urtean Erresuma Batuan estreinatutako bideo-jokoen merituak goraipatzeko.
  • British Academy Children's Awards: Aurreko urtean Erresuma Batuan haurrei zuzenduta estreinatutako film, telesaio eta bideo-jokoen merituak goraipatzeko.
  • BAFTA Student Film Awards: Filmeen munduan suspertzen ari den talentu berria goraipatzeko.

Kanpo estekak