Seán Mac Stíofáin

Seán Mac Stíofáin, jaiotzez John Edward Drayton Stephenson, (Londres, Ingalaterra, 1928ko otsailaren 17a - Navan, Meath konderria, 2001eko maiatzaren 18a), irlandar errepublikarra eta 1969-1972 artean Behin-behineko IRAko buruzagia izan zen. Bere irlanderazko izena helduaroan erabiltzen hasi zen.

Seán Mac Stíofáin
Bizitza
JaiotzaLeytonstone (en) Itzuli1928ko otsailaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaNavan2001eko maiatzaren 18a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakofizierra
KidetzaBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Air Force
Parte hartutako gatazkakIpar Irlandako gatazka

Londresen jaioa, aita ingeles legegizona eta ama Ekialdeko Belfasteko irlandar protestantea izan zituen. Bere amak haurtzaroan beregan eragin handia izan zuen, Ingalaterran jaio arren irlandar sustraiak erroraino sartu baizizkion, honakoa aipatuz: "Ni irlandarra nauk, hortaz hi ere bai... etzak ahaztu".

Bigarren Mundu Gerraren amaieran RAFen kaporal mailaz zerbitzu militarra egin ondoren Londresera itzuli eta hiri honetako irlandar elkarteen jardueretan parte hartzen hasi zen. Hasieran Conradh na Gaeilge erakundean eta ondoren Banaketaren Aurkako Irlandar Ligan.

Sinn Féin alderdira afiliatu eta 1949an Londres hirian Irlandako Armada Errepublikarraren unitate bat antolatzen lagundu zuen. Hortik aurrera IRAn mailaz eta arduraz gora egiten hasi zen.

Kanpo estekak