Sebastiana Gesalaga

Sebastiana Gesalaga Pagola[1] (Zarautz, 1924Oñati, 2018ko irailaren 2a[2]) gipuzkoar moja klaratar eta bertso-jartzailea izan zen, Maria del Niño Dios erlijio-izena zuena[3] eta Sor Niño Dios bezala ere ezaguna[4][5][6].

Sebastiana Gesalaga
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1924
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOñati2018ko irailaren 2a (93/94 urte)
Familia
AitaJuan Bautista Gesalaga
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmoja eta bertsolaria
Izengoitia(k)Sor Niño Dios
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaKlaratar

Bizitza

Juan Bautista Gesalaga bertsolari eta Antonia Pagolaren alaba, Zarautzen jaio zen 1924an[1]. Aitari esker hasi zen bertsotan[4][7]. Hamazazpi urte zituela, neba hil zitzaionean, moja izateko bokazioa sentitu zuen[5].

Hogei urterekin Zarauzko Santa Klara komentuan sartu zen Maria ahizpa nagusiarekin[5]. 1945ean abituak jantzi zituzten. Sebastianari Maria del Niño Dios izena jarri zioten eta Mariari Maria Corazón de Jesús[3][8]. 1952an, beste ahizpa bat, Gloria, ere komentuan sartu zen[1].

Bertsotan hobetzeko asmoz, komunitate bereko moja zen Justina Aldalurrengana jo zuen[4]. Komentuan osatzen zituen bertsoak aitari bidaltzen hasi zen[5]. Senideez gain, komentuko komunitateari zuzendu dizkie bere lanak eta zabalkunderako ez zuen ezer idatzi[6].

Bere bertso gehienak jaiegunei et ospakizunei eskainiak dira: Eguberriari, Pazkoari, Kristo Errege egunari, Santa Klara egunari, senideen urtebetetzeei eta abar[5].

2018ko irailaren 2an hil zen Bidaurretako Santa Klara monasterioan, 94 urte zituela[2].

2021ean, Ane Labaka Maioz bertsolariak eta Mari Arbeo Astigarraga ilustratzaileak Sebastiana Gesalaga Euskal Herriko emakume esanguratsuen zerrendan sartu zuten[9].

Bertso ezagunenak

  • Profesioko bertsuak (1956)[8]
  • Aurten ditula egun urteak gure aita-zanak betetzen. Bertsolari, 17 (1995)
  • Santa Klara zortzireungo jaio zaneko urtea. Bertsolari, 17 (1995)[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak