Sekuoia erraldoi

Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) Sequoiadendron generoaren bizirik dagoen espezie bakarra da eta sekuoia luze (Sequoia sempervirens) eta Metasequoia glyptostroboides zuhaitzekin batera Sequoioideae subfamiliaren kide bakarra. Normalean "sekuoia" esatean, sekuoia erraldoia esan nahi dugu, naturan Kaliforniako Sierra Nevada mendien mendebaldeko magaletik at bizi ez dena.

Sekuoia erraldoi
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
GeneroaSequoiadendron
Espeziea Sequoiadendron giganteum
(Lindl.) J.Buchh.
Banaketa mapa

Sequoiadendron generoak beste kide bat bazuen, egun iraungita: S. chaneyi, hain zuzen ere.[1]

Zuhaitz apaingarri moduan hazia, egun mundu osoko klima epeleko eskualdeetan ikus daitezke.

Handienak

Mother of the Forest izeneko sekuoia egun daudenak baino handiagoa izan arren, hona hemen egun bizirik dauden sekuoien zerrenda:

#IzenaLekuaAltueraZirkunferentziaBolumena
  (m)(m)()
1General ShermanGiant Forest83,7931,271486,9
2General GrantGrant Grove81,7232,771319,8
3PresidentGiant Forest73,4328,351278,4
4LincolnGiant Forest77,9729,961259,3
5StaggAlder Creek74,0733,221205,0
6BooleConverse Basin81,9334,441202,7
7GenesisMountain Home77,1126,001186,4
8FranklinGiant Forest68,2128,901168,9
9King ArthurGarfield82,3931,761151,2
10MonroeGiant Forest75,5327,821135,6

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak