Siria Palestina

Siria-Palestina (latinez: Sȳria Palaestīna, ˈsyː.ri.a pa.ɫ̪ae̯sˈt̪iː.na ahoskatua; antzinako grezieraz: Συρία ἡ ΠαλαιστίνηSyría hē Palaistínē, syˈri.a (h)e̝ pa.lɛsˈt̪i.ne̝ ahoskatua)[1][2] Hadriano enperadoreak, 135 edo 136an Bar Kokhbaren matxinada garaitu ondoren, Judeako erromatar probintziari eman zion izena izan zen.

Siria Palestina
 Antzinako Erroma
Administrazioa
Izen ofizialaSȳria Palaestīna
Praetorian prefecturepraetorian prefecture of the East
DiozesiDiocese of the East
HiriburuaZesarea Maritima
Deuseztapen data390
Geografia
Koordenatuak32°30′N 34°54′E / 32.5°N 34.9°E / 32.5; 34.9
MugakideakArabia Petraea
Demografia
Hizkuntza ofizialalatin

300. urte inguruan, Siria-Palestina zabaldu egin zen, Arabia Petraea erromatar probintzia izan zenaren mendebaldea transferituz: Negev, Sinairen zati bat, eta Edom.[3] 357. urtearen inguruan Palestina Prima eta Palestina Salutaris probintzietan banatu zen.

390. urte inguruan, Siria-Palestina hainbat administrazio-unitatetan berrantolatu zen: Palestina Prima, Palestina Secunda eta Palestina Tertia, Siria Prima, Fenix eta Fenix Lebanensis. Guztiak Ekialde Erromatarreko Elizbarrutian (bizantziarrean) sartu ziren, Isauria, Zilizia, Zipre (536. urtera arte), Eufratensis, Mesopotamia, Osroena eta Arabia Petraearekin batera.

Palestina Prima Judea, Samaria, Paralia eta Pereak osatzen zuten, Zesareako gobernadorearen agindupean. Palestina Secunda Galileak, Jezreelgo harana, Galileako ekialdeko eskualdeek eta antzinako Dekapolisen mendebaldeko zatiak osatzen zuten, bere gobernuaren egoitza Eszitopolisen zuelarik. Palestina Tertiak Negev, Arabiako hegoaldea eta Sinai gehiena hartzen zituen, Petra gobernadorearen egoitza zelarik. Palestina Tertia Palestina Salutaris izenez ere ezagutzen zen.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Erromatar Inperioko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.