Snack

beste otorduen tartean edo otordu baten aurretik jaten diren jaki arinak

Snackak (euskaraz: «zizka-mizkak»), orokorrean, gosea asetzeko erabiltzen diren elikagai mota bat dira, gorputzarentzako energia kantitate minimo bat emateko edo, besterik gabe, plazeragatik.[1] Normalean bilera edo ekitaldietan zerbitzatzen dituzte.

Patata frijituak snack tipiko bat da.

Elikagai horiek, askotan, edulkoratzaile, kontserbagarri, dastagarri, ongailu, gatz eta beste osagai zaporetsu batzuk izaten dituzte, txokolatea eta kakahueteak, esaterako. Askotan, "zabor-janari" gisa sailkatzen dituzte, nutrizio-balio gutxi edo batere ez dutelako, gehigarri gehiegi dituztelako eta osasun orokorrean laguntzen ez dutelako.

Ameriketako Estatu Batuak edo mendebaldeko Europa bezalako merkatuetako elikadura-sektorean, snackek milaka milioi dolar sortzen dituzte urtean mozkinetan.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.