Somako meatze-istripua
Somako meatze-istripua[1] Turkian gertatu den meatze-istripurik larriena da. 2014ko maiatzaren 13an gertatu zen Soman, Manisan, Istanbuletik 476 kilometrora karbono meatze batean.
Somako meatze-istripua | |
---|---|
Mota | mining accident (en) coal seam fire (en) |
Data | 2014ko maiatzaren 13a |
Kokaleku | Soma (en) |
Herrialdea | Turkia |
Pertsona hilak | 301 |
Transformatzaile elektriko baten eztandak, meatzarien txanda aldaketan, lurrazaletik 200 metrora eta meatzearen sarreratik bi kilometrora, hainbat egun iraun zuen sua eragin zuen. Ondorioz, 301 lagun baino gehiago hil ziren: 295 meatzari, 5 ingeniari eta mediku bat.
Aurrekariak
Turkian ohikoak dira meatze-istripuak lan-baldintza txarrengatik [2]. 1941etik 3000 meatzari hil dira karbono-meatzeetan. Istripu hau izan arte, istripurik larriena Zonguldaken gertatu zen 1992n, 263 meatzari hilak suertatuz [3].
2013 bukaeran, meatzariek protestak egin zituen lan-baldintza txarrengatik. 2014ko apirilaren 29an, Recep Tayyip Erdoğanen alderdia zen Justizia eta Garapenaalderdiak Somako lan-baldintzak aztertzeko proposamena ukatu egin zuen [4].
Erreakzioak
Turkiako gobernuak hiru eguneko dolu nazionala ezarri zuen. Ban Ki-moon, Herman Van Rompuy, Joachim Gauck, Vladimir Putin, David Cameron eta Mariano Rajoyk doluak adierazi zituzten [5]. Frantzisko aita santuak errezatzeko eskatu zuen [6].