Sonja Sekula

artista suitzarra

Sonja Sekula, Sonia Sekula ere izenez ere ezaguna, (Luzerna, Suitza, 1918ko apirilaren 8aZürich, Suitza, 1963ko apirilaren 25a) Suitzako artista izan zen, mugimendu espresionista abstraktuari lotua.[1] New Yorkeko arte-munduan 1940ko hamarkadan eta 1950eko hasieran egindako lanagatik nabarmendu zen. Bere burua lesbiana gisa definitzen zuen.[2]

Sonja Sekula
Bizitza
JaiotzaLuzerna1918ko apirilaren 8a
Herrialdea Suitza
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaZürich1963ko apirilaren 25a (45 urte)
Hobiratze lekuaSankt Moritz
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSarah Lawrence College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)New York eta Zürich
MugimenduaEspresionismo abstraktua

IBDB: 502379
Musicbrainz: 16bdb849-042a-49d6-ae27-be18508cc0ce Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Sekula ama suitzar batengandik jaio zen, Berta Huguenin (1896 – 1980), eta aita hungariar filatelista batengandik, Béla Sekula (1881 – 1966). Estatu Batuetan bizi izan zen 1936tik 1955era. Sarah Lawrence Collegen ikasi zuen eta artista surrealistak erbestean ezagutu zituen, New Yorken 1942an. 1963ko apirilaren 25ean, Züricheko estudioan urkatu zen, osasun mentaleko arazo ugari izan ondoren.[2] Saint-Moritzen lurperatuta dago, amari gutun batean eskatu bezala.[3] Bere lanak, besteak beste, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan (MOMA) daude ikusgai.

Erakusketak

  • 1943 - 31 emakumeren erakusketa kolektiboa, Art of this Century, New York.
  • 1948 - Betty Parsons Gallery, New York.
  • 1953 - "Bederatzi emakume margolari" erakusketa kolektiboa, Bennington College, Bennington, Vermont
  • 1957 - Galerie Palette, Zurich, Suitza.
  • 1996 - Kunstmuseum Winterthur, Suitza.
  • 1996 - Sonja Sekula (1918-1963): atzera begirakoa, Swiss Institute, New York, Estatu Batuak.[4]
  • 2016 - "Sonja Sekula, Max Ernst, Jackson Pollock & Friends", Kunstmuseum Luzern, Suitza.
  • 2017 - Sonja Sekula: A Survey, Peter Blum Gallery, New York.[5]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Womb - poem and drawing - VVV, 1943ko martxoa.
  • Who was Sonja Sekula?, Art in America, 1971ko urria.
  • Golden Girl Escaping Into Infinity, New York Times, 20 1996ko iraila.
  • Sonja Sekula- Im Zeichen der Frage, im Zeichen der Antwort. Ausgewählte Texte und Wortbilder, (alemanieraz eta ingelesez) Lenos Verlag, Zürich 1996. ISBN 3-85787-250-0
  • Dunkelschwestern - Annemarie von Matt und Sonja Sekula, Roger Perret eta Roman Kurzmeyer, 2008.
  • "Sonja Sekula". SIKART

Kanpo estekak