Star Wars

Star Wars (euskaraz, Izarretako Gerra) George Lucas estatubatuar zuzendari eta ekoizleak sortutako zientzia-fikziozko eta space operako[1] film saga da, 2012tik aurrera The Walt Disney Companyk ekoitzia eta banatua.

 Star Wars
Jatorria
Sortzailea(k)George Lucas
IzenburuaStar Wars
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Kokapena
JabeaLucasfilm, Walt Disney Studios eta The Walt Disney Company

starwars.com
Rottentomatoes: franchise/star_wars_saga
Facebook: StarWars Twitter: StarWars Instagram: starwars Youtube: UCZGYJFUizSax-yElQaFDp5Q Edit the value on Wikidata

Lehenbiziko trilogia Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria (1977), Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa (1980) eta Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera (1983) filmekin estreinatu zen; hortik aurrera, film sailak ospea eta diru irabazi itzelak lortu zituen. Herri-kulturaren fenomeno bihurtu zen, eta zinemagile askok aitortu dute haren eragina.[2] Halaxe, Lucasi sekulako inperioa sortzeko aukera eman zion, geroztiko zinema irauli zuena, batez ere efektu bereziei dagokienez. Lehen filmaren estreinaldiatik bi hamarkada pasa eta gero, beste trilogia bat estreinatu zen: Star Wars I. Atala: Mamu Mehatxua (1999), Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa (2002) eta Star Wars III. Atala: Sitharren Mendekua (2005) filmek osatua, lehen trilogiaren baino aurreko gertakizunak jarraitzen zituenak.

2012. urtearen amaieran, Disneyk Lucasfilm erosi zuen, aurreko sei filmen ekoizlea, eta hirugarren trilogia zinematografikoa egingo zuela jakinarazi: Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea (2015), Star Wars: Azken Jediak (2017) eta Star Wars: Skywalkerren Altxamendua (2019) osatutakoa. Frankizian oinarritutako beste film eta telesail batzuen ekoizpenaren arduraduna ere bada estudioak, adibidez Rogue One (2016) eta The Mandalorian (2019).

Zinema eremuaz gain, Star Warsen unibertsoa hainbat eratara hedatuz joan da, produktu asko sortzen, hala nola, telesailak, liburuak, komikiak, bideo-jokoak, panpinak, rol eta mahai jokoak, eta abar. Urtero, markak diru-sarrerak sortzen ditu bere produktuak mundu osoan saltzeagatik: 24 mila milioi dolar baino gehiago.[3] Horrek inoizko arrakastatsuenetako bat bihurtu du, eta haren filmen diru-bilketa zinemaren historiako sail nagusietako bat da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Star Warseko serie nagusia osatzen duten bederatzi filmek Skywalker familiako kideen bizipenak kontatzen dituzte,[4] «duela denbora asko, galaxia oso, oso urrun batean»,[5] ​«barne indarra» deritzon elementu metafisikoari sentikorrak izateko berezitasuna partekatzen dutenak. Barne indarrak trebetasun bereziak garatzea ahalbidetzen, adibidez, telekinesia, iragarmena eta kontrol mentala, beste batzuen artean.

Star Warseko filmetan urruneko galaxia batean jedien (justizia eta ordenaren alde daudenak) eta sithen (Barne Indarraren Alde Ilunean jausi direnak) arteko borroka kontatzen da.

Aurre-trilogian (sagako I., II. eta III. atalak hartzen dituenak), Anakin Skywalker gaztearen entrenamendua deskribatzen da, maisu Jedi Obi-Wan Kenobiren babespean. Ezegonkortasun politikoko garaian kokatua da, Errepublika Galaktikoa eta Merkataritza Federazioaren arteko tentsio eta ondorengo gatazketan. Droidez osatutako armada baten erasoa dela eta Senatu Galaktikoak ohiz kanpoko botereak esleitzen dizkio Palpatine kantzelariari. Azken hori, ordea, Sith zaldun bat da, barne indarra onura pertsonala lortu eta botere gosea asetzeko darabilena. Egiazko izen Darth Sidious isilean mantentzen du eta bere posizio politkoaz baliatzen da Klon Gerrak bultzatzeko, errepublikako sistema uzkailtzeko eta bere agindupeko Inperio Galaktikoa sortzeko. Haren planak erraztu egin dira Anakinek «Indarraren alde ilunerantz» duen erakarpena dela medio, haren amorru, beldur eta gorroto sentimenduengatik, haren amaren hilketagatik indartuak. Jedi ordenak Anakinekiko duen mesfidantzak eta haren gaitasunekiko zalantzak, eta haren emazte Padméren heriotzak Anakinen galbidea azkartu dute. Azkenean, Anakin Sidiousen ikalse bihurtu da, Darth Vader izenaz, eta 66 agindua 66 abiarazten laguntzen dio, jediak sarraskituz. Obi-Wanekin izandako liskar batengatik, Anakin oso zaurituta geratu da, eta traje robotiko beltz bat darama, bizirik mantentzen uzten diona.

Filmak

FilmaKaleratze-data (AEBetan)ZuzendariaGidoigileaIstorioaEkoizlea
Jatorrizko trilogia
IV. Atala: Itxaropen Berria1977ko maiatzaren 25aGeorge LucasGary Kurtz
V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa1980ko maiatzaren 21aIrvin KershnerLeigh Brackett eta Lawrence KasdanGeorge Lucas
VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera1983ko maiatzaren 25aRichard MarquandLawrence Kasdan eta George LucasHoward Kazanjian
Prekuelako trilogia
I. Atala: Mamu Mehatxua1999ko maiatzaren 19aGeorge LucasRick McCallum
II. Atala: Klonen Erasoa2002ko maiatzaren 16aGeorge LucasGeorge Lucas eta Jonathan HalesGeorge Lucas
III. Atala: Sithareen Mendekua2005eko maiatzaren 19aGeorge Lucas
Sekuelako trilogia
VII. Atala: Indarraren Iratzartzea2015eko abenduaren 18aJ. J. AbramsJ. J. Abrams & Lawrence Kasdan eta Michael ArndtKathleen Kennedy, J. J. Abrams eta Bryan Burk
VIII. Atala: Azken Jediak2017ko abenduaren 15aRian JohnsonKathleen Kennedy eta Ram Bergman
IX. Atala: Skywalkerren Altxamendua2019ko abenduaren 20aJ. J. AbramsChris Terrio & J. J. AbramsDerek Connolly & Colin Trevorrow eta Chris Terrio & J. J. AbramsKathleen Kennedy, J. J. Abrams eta Michelle Rejwan
Antologiako filmak
The Clone Wars (filma)2008ko abuztuaren 15aDave FiloniHenry Gilroy, Steven Melching eta Scott MurphyGeorge Lucas eta Catherine Winder
Rogue One2016ko abenduaren 16aGareth EdwardsChris Weitz eta Tony GilroyJohn Knoll eta Gary WhittaKathleen Kennedy, Allison Shearmur eta Simon Emanuel
Han Solo2018ko maiatzaren 25aRon HowardJonathan Kasdan & Lawrence Kasdan

Star Warsen film sailak hiru trilogia-multzo ditu ardatz: Skywalker saga deitzen zaie bederatzi filmei. Modu ez-kronologikoan ekoitzi ziren, 1977tik 1983ra bitartean jaurtitako IV. - VI. atalekin (jatorrizko trilogia), 1999 eta 2005 bitartean merkaturatutako I. - III. atalekin (aurrekoaren trilogia) eta 2015 eta 2019 artean abiarazitako VII- IX. atalekin (trilogia sekuela). Trilogia bakoitzak Skywalkertarren belaunaldi bat du ardatz: familia hori Barne Indarrarekin sentikorra da. Lehenbiziko trilogian, Luke Skywalker jediaren bidaia azaltzen zaigu, Barne Indarra ezagutzen hasten denetik benetako jedi zaldun bihurtzen den arte, hori guztia inperioaren aurka borrokatzen duen bitartean. Bigarren trilogian, Darth Vader-ren bizitza kontatzen da, Anakin deituriko ume bat zenetik Barne Indarraren Alde Ilunera erori zen arte. Azken trilogian, Luke-ren ilobaz, Ben Solo, hitz egiten da.

«Orain dela denbora asko oso urrun, urruneko galaxia batean [...] Gerra Zibil garaia da. Ezkutuko babesleku batetik Inperio Galaktikoa erasotzen duten errebeldeen espaziontziek heuren lehenbiziko garaipena lortu dute. Guduan zehar, inperioaren arma berrienaren plano sekretuak ohostea lortu zuten, Izar Hiltzailea, planeta oso bat suntsitzeko ahalmena duen blindatutako espazio-estazioa. Inperioko agente ilunek atzetik jarraika dituela, Leia printzesa bere ontzian etxera itzultzekotan da, bere herria salbatu eta galaxiara askatasuna ekar dezaketen lapurtutako planoak berarekin bat dakartzalarik [...]»
1977ko Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filmaren sarrerako testua.[6]

Jatorrizko trilogia / Trilogia klasikoa

Bigarren trilogia / Trilogia prekuela

Hirugarren trilogia / Trilogia sekuela

Telebistan

Star Wars-en frankizia hainbat telebista-produkzioak sortu ditu, 1980ko hamarkadaren erdialdean jaurtitako bi telesail animatu barne. Animaziozko telesail gehiago 2000ko hamarkadan hasi ziren abiarazten. Lehenengo biak Klon Gerretaz izan ziren. Disneyk Lucasfilm erosi ondoren, bakarrik saila azkena kanona izaten jarraitu zuen. Star Warsen zortzi live action sailak emango dira Disney+-en, non sail tradizionalak agertzen dira ere.[7] Lehena, The Mandalorian, 2019ko azaroaren 12an estreinatu zen.

Telebista-saioak

SailaDenboraldiakAtalakArgitaratze-data (AEBn)Network
Telesail animatuak
Droids1131985eko irailaren 7a - 1986ko ekainaren 7aABC
Ewoks2261985eko irailaren 7a - 1986ko abenduaren 13a
The Clone Wars71332008ko urriaren 3a - 2020ko maiatzaren 4aCartoon Network / Netflix / Disney+
Rebels4752014ko urriaren 3a - 2018ko martxoaren 5aDisney XD
Resistance2402018ko urriaren 7a - 2020ko urtarrilaren 26aDisney Channel
The Bad Batch1162021ko maiatzaren 4a - gaur egunDisney+
Visions192021ko irailaren 22a
Mikro-sail animatuak
Clone Wars3252003ko azaroaren 7a - 2005eko martxoaren 25aCartoon Network
Blips182017ko maiatzaren 3a - 2017ko irailaren 4aYouTube
Forces of Destiny2322017ko uztailaren 3a - 2018ko maiatzaren 25a
Galaxy of Adventures2552018ko azaroaren 30a - 2020ko urriaren 2a
Roll Out1162019ko abuztuaren 9a - 2020eko apirilaren 1a
Galaxy of Creatures1122021ko urriaren 14a - azaroaren 18aStarWarsKids.com
Live action sailak
The Mandalorian2162019ko azaroaren 12tik - gaur egun arteDisney+
The Book of Boba Fett142021eko abenduaren 29tik - gaur egun arte
Obi-Wan Kenobi162022ko maiatzaren 25a - 2022ko ekainaren 22a
Andor1122022ko abuztuaren 8a -
Rangers of the New Republic1-
Ahsoka1
The Acolyte1
Lando1
Lehiaketa-programa
Jedi Temple Challenge1102020ko ekainaren 10a - 2020ko abuztuaren 5aStarWarsKids.com

Beste programak

IzenaArgitaratze-data (AEBn)Zuzendaria(k)GidoilariakIstorioaEkoizlea(k)Network
Telebistarako saio berezia
The Star Wars Holiday Special1978ko azaroaren 17aSteve BinderPat Proft, Leonard Ripps, Bruce Vilanch, Rod Warren eta Mitzie WelchJoe Layton, Jeff Starsh, Ken Welch eta Mitzie WelchCBS
Filmak
The Ewok Adventure1984eko azaroaren 25aJohn KortyBob CarrauGeorge LucasThomas G. Smith eta Patricia Rose DuignanABC
Ewoks: The Battle for Endor1985eko azaroaren 24aJim Wheat eta Ken WheatThomas G. Smith eta Ian Bryce

Pertsonaiak eta aktoreak

PertsonaiaFilmakEspainiako doblajea[8][9][10][11][12][13]
I. AtalaII. AtalaIII. AtalaIV. AtalaV. AtalaVI. AtalaVII. AtalaVIII. AtalaIX. Atala
Anakin Skywalker / Darth VaderJake LloydHayden ChristensenHayden Christensen, James Earl Jones (ahotsa)David Prowse, James Earl Jones (ahotsa)David Prowse, James Earl Jones (ahotsa), Sebastian Shaw / Hayden ChristensenJames Earl Jones eta Hayden Christensen (ahotsak)Constantino Romero (III-VI), Masumi Mutsuda (I), Óscar Muñoz (II-III, IX), Pedro Tena (IX)
Obi-Wan KenobiEwan McGregorAlec GuinnessEwan McGregor (ahotsa) eta Alec Guinness (ahots artxiboa)Ewan McGregor (ahotsa) eta Alec Guinness (ahots artxiboa)Luis Posada Mendoza (IV-VI), Daniel García (I-III, IX)
YodaFrank Oz (ahotsa)Frank Oz (ahotsa)Frank Oz (ahots artxiboa)Frank Oz (ahotsa)Alberto Trifol (V), Fernando Ulloa (VI), Ricardo Palmerola (I-III), Ángel Amorós (VIII-IX)
R2-D2Kenny BakerJimmy VeeLee Towersey-
C-3POAnthony DanielsMiguel Ángel Valdivieso (IV-VI), Alberto Mieza
Sheev Palpatine / Darth SidiousIan McDiarmidClive Revill / Ian McDiarmidIan McDiarmidIan McDiarmidJuan Manuel Soriano (V), José María Alarcón (VI), Jordi Dauder (I-III), Rafael Azcárraga (IX)
Padmé AmidalaNatalie PortmanGraciela Molina (I), Nuria Trifol (II-III)
Mace WinduSamuel L. JacksonSamuel L. Jackson (ahotsa)Jordi Royo
Qui-Gon JinnLiam NeesonLiam Neeson (ahotsa)Liam Neeson (ahotsa)Salvador Vidal
Grievous jeneralaMatthew Wood (ahotsa)Eduard Farelo
Dooku kondea / Darth TyranusChristopher LeeJoaquín Díaz
Darth MaulRay Park, Peter Serafinowicz (ahotsa)Óscar Barberán
Jango FettTemuera MorrisonPedro Molina
Bail OrganaJimmy SmitsEduard Farelo
Jar Jar BinksAhmed Best (ahotsa)Aleix Estadella
Nute GunraySilas CarsonRafael Calvo
Shmi SkywalkerPernilla AugustConcha García Valero
WattoAndy Secombe (ahotsa)Jaume Lleal
Jabba the HuttLarry Ward (ahotsa)Ez-jakina den aktoreaLarry Ward (ahotsa)-
Luke SkywalkerAiden Barton (haurtxoa)Mark HamillSalvador Vidal
Leia OrganaAiden Barton (Haurtxoa)Carrie FisherCarrie Fisher (ezabatutako eszenen artxiboa)María Luisa Solá
Han SoloHarrison FordHarrison FordCamilo García
ChewbaccaPeter MayhewJoonas Suotamo-
Lando CalrissianBilly Dee WilliamsBilly Dee WilliamsFrancisco Garriga (V), Miquel Cors (VI), Alfonso Vallés (IX)
Boba FettDaniel LoganJeremy Bulloch, Jason Wingreen/Temuera Morrison (ahotsa)Miquel Cors (V), Álex Vilalta (II)
Wilhuff TarkinWayne PygramPeter CushingJosé Luis Sansalvador
Owen LarsJoel EdgertonPhil BrownJosé María Angelat (IV), Carlos Di Blasi (II)
Beru LarsBonnie PiesseShelagh FraserEnriqueta Linares (IV)
Wedge AntillesDenis LawsonDenis LawsonRicardo Solans (IV), Salvador Vives (V-IX)
Wicket W. WarrickWarwick DavisWarwick Davis-
Rey PalpatineDaisy RidleySandra Villa
Ben Solo / Kylo RenAdam DriverFernando Cabrera
FinnJohn BoyegaNacho Aldeguer (VII-VIII), Roger Isasi-Isasmendi (IX)
Poe DameronOscar IsaacGuillermo Romero
SnokeAndy SerkisAndy Serkis (ahotsa)Luis Mas
HuxDomhnall GleesonArtur Palomo
Maz KanataLupita Nyong'oOlga Velasco
PhasmaGwendoline ChristieAna María Marí
Rose TicoKelly Marie TranAinhoa Martín
Amilyn HoldoLaura DernCarmen Consentino
DJBenicio del ToroJuan Antonio Bernal
JannahNaomi AckieSoraya Pérez

Harrera

Harrera komertziala

FilmaArgitaratzeaDiru-bilketa (estatubatuar dolarretan)
Estatu BatuakGainerako herrialdeakGuztira
A New Hope1977ko maiatzaren 25a460.998.507314.513.557775.512.064
The Empire Strikes Back1980ko maiatzaren 21a290.271.960257.607.494547.879.454
Return of the Jedi1983ko maiatzaren 25a309.306.177166.040.934475.347.111
Trilogia klasikoa1.060.576.644738.161.9851.798.738.629
The Phantom Menace1999ko maiatzaren 19a474.544.677552.538.0301.027.082.707
Attack of the Clones2002ko maiatzaren 16a310.676.740338.759.618649.436.358
Revenge of the Sith2005eko maiatzaren 19a380.270.577469.765.058850.035.635
The Clone Wars2008ko abuztuaren 15a35.161.55433.121.29068.282.844
Trilogia prekuela eta Klon Gerrak1.200.653.5481.394.183.9962.594.837.544
The Force Awakens2015eko abenduaren 18a936.662.2251.131.561.3992.068.223.624
Rogue One: A Star Wars Story2016ko abenduaren 10a532.177.324523.879.9491.056.057.277
The Last Jedi2017ko abenduaren 15a620.181.382712.358.5071.332.539.889
Solo: A Star Wars Story2018ko maiatzaren 25a213.767.512179.157.295392.924.807
The Rise of Skywalker2019ko abenduaren 20a362.186.406363.326.978725.513.384
Sekuelak eta spin-off-ak2.561.998.3092.804.857.1505.366.855.459
Saga, guztira4.823.228.5014.937.203.1319.760.431.632

2019ra arte, Star Warsen hiru trilogiek 9.243.321.766 dolar bildu zituztenez, garai guztietako bigarren saga zinematografikorik arrakastatsuena da. Forbes aldizkariak 2005ean egindako ikerketa baten arabera, Star Warsen unibertso osoak (hirugarren enpresei lizentziatutako mota guztietako produktuak barne, horien artean nobelak, liburuak, taula-jokoak, panpinak, eta abar) 20.000 milioi dolar baino gehiago irabazi ditu Itxaropen Berria filmaren estreinalditik.[14]

Harrera kritikoa

Star Wars film saga zinemaren historiako maiteenetako bat da, baita ospetsuenetako bat ere. Film kritikak sdagari aipamen onak eman dizkio, eta ikusleek oso ondo hitz egin dute hari buruz. Miresle legio sinestezina du.

FilmaIMDbMetacriticFilmAffinity[15]Rotten Tomatoes[16]
MetascoreUser ScoreKritika onen ehunekoaNota edo puntuazioa
Itxaropen Berria8,7/10 (998.617 boto)[17]90/100 (24 kritika)8.8/10 (2023 boto)7,9/10 (132.086 boto)93%8,81/10
Inperioaren Kontraerasoa8,8/10 (926.105 boto)[18]82/100 (25 kritika)9.1/10 (1653 boto)8,1/10 (131.750 boto)94%8,97/10
Jedi Zaldunaren Itzulera8,4/10 (759.189 boto)[19]58/100 (24 kritika)8.3/10 (1426 boto)7,9/10 (118.289 boto)82%7,25/10
Trilogia klasikoa8,6778.77,9790%8,34
Mamu Mehatxua6,5/10 (583.220 boto)51/100 (36 kritika)6.1/10 (1599 boto)6,2/10 (98.970 boto)53%5,94/10
Klonen Erasoa6,6/10 (509.273 boto)54/100 (39 kritika)6.1/10 (1371 boto)6,3/10 (102.840 boto)65%6,59/10
Sitharren Mendekua7,6/10 (568.785 boto)[20]68/100 (40 kritika)7.8/10 (1946 boto)7,1/10 (98.616 boto)80%7,28/10
Trilogia prekuela6,9586.66,5366%6,6
Indarraren Iratzartzea7,8/10 (824.694 boto)81/100 (55 kritika)6.8/10 (7355 boto)6,8/10 (59.872 boto)93%8,27/10
Azken Jediak6,9/10 (522.399 boto)85/100 (56 kritika)4.4/10 (8640 boto)6,1/10 (37.664 boto)91%8,10/10
Skywalkerren igoera6,5/10 (244.699 boto)54/100 (61 kritika)4.9/10 (4343 boto)5,7/10 (16.660 boto)52%6,17/10
Trilogia sekuela7,0735.46,3379%7,5
Batez bestekoa7,6696.96,9478%7,48

Legatua eta kultur eragina

Star Wars sagak eragin nabari du herri-kulturan,[21] fikziozko unibertsoari eguneroko bizitzan sakonki errotuta dauden erreferentziak eginez.

Ikusi, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak