Supersumendi

Supersumendia 8 magnitudeko erupzioa izan duen sumendi handi bat da. Magnitude hori da VEI eskalako handiena. Horrek esan nahi du erupzioaren jalkinen bolumena 1.000 kilometro kubotik gorakoa dela. Erupzio bortitz horiek urte askoan aldaraz ditzakete bai inguruko paisaia, bai mundu osoko klima. Supersumendi izena BBCko Horizon telesailak sortu zuen, erupzio mota hau deskribatzeko.

Munduko supersumendien mapa.

Sumendi bat sortzen da, barruan duen magma ganbara lurrazaletik irteten denean hutsune batez baliatuz. Hori gertatzean, bere inguruan, egitura berri bat sortzen da, itsura konikoa duena.[1] Supersumendien kasuan, magma ganbara ohikoa baino askoz handiagoa da. Edozein unetan apurtu dezake lurrazala, eta kanpora atera energia kantitate handia askatuz modu oso bortitzean. Adituek diotenez, supersumendi hauen sorrera oso arraroa da (gutxi gorabehera, 100.000 urtez behin).

Supersumendi baten erupzioa baino lehen, badira zenbait sintoma: lurrikara indartsuak eta lurrazalaren deformazio azkarrak.[2]

Egitura berezi hauek plaka tektonikoen muga konbergente kokatzen dira nagusiki. Muga mota horretan, plaka bat bestearen azpian sartzen da. Plaken arteko puntu beroek ere sortzen dituzte supersumendiak.

Sumendi-leherkortasunaren indizea

Sumendiek askatutako material bolumena VEI eskalan

Sumendi-leherkortasunaren indizea (ingelesez: Volcanic Explosivity Index, VEI) 8 magnitude dituen eskala bat da, non erupzio bolkaniko baten indarra adierazten den. Jarduera bolkanikoaren faktore neurgarri batzuen araberako eskala da, 0-tik 8-ra doana. Supersumendiak 8 magnitudekoak dira, baina 7-koak ere erupzio itzelak dira.

VEISailkapenaDeskribapenaGaraieraAskatutako material bolumenaAldizkakotasuna
0Hawaiiar erupzioaSamurra< 100 m> 10.000 m³Jarraitua
1Stromboliar erupzioaLeuna100 m – 1 km> 10.000 m³Egunero
2Stromboliar/vulcanotar erupzioaLeherkorra1–5 km> 1.000.000 m³Hamabost egunean behin
3Vulcanotar erupzioaKatastrofikoa3–15 km> 10.000.000 m³3 hilabetean behin
4Vulcanotar/pliniar erupzioaKataklismozkoa> 10 km> 0,1 km³18 hilabetean behin
5PliniarraParoxistikoa> 10 km> 1 km³12 urtean behin
6Pliniarra/ultrapliniarraKolosala> 20 km> 10 km³50–100 urtean behin
7UltrapliniarraSuperkolosala> 20 km> 100 km³500–1000 urtean behin
8UltrapliniarraMegakolosala> 20 km> 1.000 km³> 50.000 urtean behin

Supersumendien zerrenda

Ezagutzen diren erupzioak

IEV-8 erupzioak

VEI-8 mailako supersumendien erupzio hauek ezagutzen dira:

IEV-7 erupzioak

VEI-7 mailako supersumendien erupzio hauek ezagutzen dira:

Lurralde igneo handiak (LIP)

Lurralde igneo handiak (LIP, ingelesez: Large Igneous Province), basaltoz osatutako eremu handiak dira (kontinenteen mailakoak). Hasiera batean, supersumendi baten erupzioaren eraginez sortutako "magma itsasoak" hozterakoan sortutakoak. Hasiera batean, milioika kilometroko azalera eduki dezakete.

Erreferentziak

Kanpo estekak