Wyoming

Wyoming Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko estatu bat da. Estatu honetako hiririk handiena Cheyenne da, hiriburua. Estatu Batuetako estatuetatik biztanle gutxien dituena da Wyoming. Beste hiri nagusiak Casper eta Laramie dira.

Wyoming
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Wyoming
Administrazioa
Izen ofizialaState of Wyoming
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-WY
HiriburuaCheyenne
Governor of Wyoming (en) ItzuliMark Gordon (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak43°00′N 107°30′W / 43°N 107.5°W / 43; -107.5
Azalera253.348 km²
MugakideakMontana, Hego Dakota, Nebraska, Colorado, Utah eta Idaho
Punturik altuenaGannett tontorra
Demografia
Biztanleria576.851 (2020ko apirilaren 1a)
−9.256 (2015)
Dentsitatea2,28 bizt/km²
Etxebizitzak233.231
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−07:00, Mountain Time Zone (en) Itzuli eta America/Denver (en) Itzuli
wyoming.gov

Geografia

Muga hauek ditu: iparraldean eta ipar-mendebaldean, Montana; ekialdean, Hego Dakota eta Nebraska; hegoaldean, Colorado; hego-mendebaldean, Utah; mendebaldean, Idaho.

1.500-2.000 metro arteko goi-lautada da Wyoming-eko lurraldea, mendikateek eta sakanek hautsita. Ekialdeko eskualdeak Missouri ibaiaren adarrek ureztatzen dituzte (Powder, Cheyenne, Belle Fourche, North Platte). Hego Dakotako mugan Black Hills mendiak daude. Estatuko erdialdea eta mendebaldea Rocky Mountains sistemaren barnean daude, eta han daude lurraldeko mendialde eta mendi garaienak: Laramie, Big Horn, Absaroka, Teton, Wyoming eta Wind (4.207 m Gannett mendian). Mendialdeon artean sakanak daude, Yellowstone Parke Nazionala esaterako, izen bereko aintzira barne.

Konderriak

Wyoming estatua 23 konderriz osatua dago.

Wyoming estatuko konderriak 2005eko biztanleri kopuruaren arabera sailkatuak
PostuaKonderriaBiztanleriaPostuaKonderriaBiztanleria
1Laramie konderria85.16313Converse konderria12.766
2Natrona konderria69.79914Goshen konderria12.243
3Sweetwater konderria37.97515Big Horn konderria11.333
4Campbell konderria37.40516Platte konderria8.619
5Fremont konderria36.49117Washakie konderria7.933
6Albany konderria30.89018Johnson konderria7.721
7Sheridan konderria27.38919Sublette konderria6.926
8Park konderria26.66420Weston konderria6.671
9Uinta konderria19.93921Crook konderria6.182
10Teton konderria19.03222Hot Springs konderria4.537
11Lincoln konderria15.99923Niobrara konderria2.286
12Carbon konderria15.331Denera509.294

Biztanleak

Wyomingeko biztanle-dentsitatea Estatu Batuetako txikiena da Alaskaren ondotik (1,8 biztanle km2-ko). Biztanleen laurdenak hirietan bizi dira, eta nekazaritza-eremuetan gainerakoa. Indiarrak % 2 baino gutxiago dira gaur egun, eta Wind River esparruan bizi dira. % 95etik gora zuriak eta hispanoak dira, eta badira, halaber, mexikar, eskandinaviar, italiar eta alemaniar talde txikiak.

Ekonomia

Turismoa (Yellowstongo eta Great Tetongo parke nazionalak), meategiak (petrolioa, gasa, ikatza, uranioa, burdina, fosfatoak), abere-hazkuntza (ardi- eta behi-azienda), basogintza eta sakanetan eta ibaien ertzetan egiten den laborantza (azukre-erremolatxa, garia, garagarra, patata) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria (petrolio-findegiak, zurgintza, janari-industria) hiri nagusietan baizik ez dago.

Historia

Siouxak eta txeieneak («oin beltzak») bizi ziren bertan 1743. urtean La Vérendrye anaia esploratzaileak hara heldu zirenean. 1834. urtean sortu zuten Laramieko lehen gotorleku egonkorra. 1867. urtean, burdinbidea eraiki zutenean, egin zen erabateko kolonizazioa. 1890. urtean, Estatu Batuetako 44. estatu bihurtu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak



Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.