Suze Robertson

margolari nederlandarra (1855-1922)

Suze Robertson edo Susanne Bisschop-Robertson (Haga, 1855eko abenduaren 17a – Ibidem, 1922ko urriaren 18a), emakume margolari herbehereetarra izan zen. Amsterdamse Joffers eta Arti et Amicitiae artisten taldeko partaidea izan zen.[1]

Suze Robertson

(1890)
Bizitza
JaiotzaHaga1855eko abenduaren 17a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHaga1922ko urriaren 18a (66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Richard Bisschop (en) Itzuli  (1892ko ekainaren 30a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Art (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lan nabarmenak
KidetzaArti et Amicitiae (en) Itzuli
Amsterdamse Joffers (en) Itzuli

Biografia

Merkatari familia batean jaio zen. Ama neskak bi urte zituenean hil zitzaion, eta bere osaba batzuek hazi zuten. Marrazteko talentu goiztiarra erakutsi zuen eta 1874an Hagako Arte Errege Akademian hasi zituen ikasketak; han Jan Philip Koelmanen ikaslea izan zen. Akademian brontzezko domina bat eta zilarrezko bi irabazi zituen. 1876an Delfteko Unibertsitate Teknikoan lezioak jasotzen jarraitu zuen.[2]

1882ra arte, Rotterdamen neskatoei marrazten irakasten zien bitartean, berak, igandetan, Hagako Petrus van der Velden margolariaren lezioak hartzen jarraitzen zuen. Denbora baten ondoren, artista baten moduko karrera bat egitea erabaki zuen. Etxalde barruko pertsona xumeen lanak eta nekazal bizitzaren eszenak Vincent van Goghen Patata-jaleak obraren oroigarriak dira; antza denez bi artistek elkar miresten zuten.

Rotterdamen, berriz, eskandalua sortu zuen Suzek, behin eta berriz esaten zuelako bere ikasleek modelo biluziak marrazteko gai izan behar zutela.[2] 1892an, Richard Bisschop pintorearekin ezkondu zen. Pulchri Studio eta Arti et Amicitiae taldeetako kidea izan zen. 1907an bere lana Amsterdameko Larensche Kunsthandeleko areto berriaren irekieraren ekitaldian erakutsi zen: arrakasta handia izan zuen zeren eta 10.000 florinen truke saldu baizituen obrak eta hori, garai hartan, diru kantitate handia zen.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak