Sviatlana Bahinskaia

gimnasta artistikoa sobietarra
Svetlana Boginskaya» orritik birbideratua)

Sviatlana Leanidauna Bahinskaia edo Svetlana Leonidovna Boginskaia (bielorrusieraz: Сьвятлана Леанідаўна Багінская; errusieraz: Светлана Леонидовна Богинская) (Minsk, Bielorrusia, 1973ko otsailaren 9a -) bielorrusiar gimnasta ohia da. Gainerako gimnastak baino garaiagoa eta estilizatuagoa zenez "Bielorrusiako beltxarga" ezizena jaso zuen[1].

Sviatlana Bahinskaia

Bizitza
JaiotzaMinsk1973ko otsailaren 9a (51 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Altuera157 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: svetlana-boginskaya Edit the value on Wikidata

Sobietar Batasunarekin (1988) eta Estatu Independenteen Erkidegoarekin (1992) Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazitakoa da. Bielorrusiarekin ere hartu zuen parte (1996). Hiru Olinpiar Jokotan parte hartu duen lau emakumezko gimnasten artean dago eta 2005ean Nazioarteko Gimnasiaren Fama Aretoan egoteko izendatua izan zen[2].

Biografia

Txikitan izotz-patinajearekin hasi bazen ere zortzi urterekin gimnasiari ekin zion. 10 urte zituela Moskuko Krugloya Uzera teknifikazio zentrura joan zen eta 14 urterekin hasi zen Sobietar Batasuneko selekzioarekin nazioarteko txapelketetan parte hartzen.

1987ko Munduko txapelketan brontzezko domina lortu zuen oreka-barran eta berehala bihurtu zen selekzioko partaide onena. 1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu zituen; urrezkoa taldekakoan eta jauzien proban, zilarra lurreko proban eta brontzea bakarkako sailkapenean[1]. Sobietar Batasuneko taldearentzat dezepzioa izan zen ordea eta Lyobov Miromanova entrenatzaileak bere buruaz beste egin zuen hiru egun beranduago.

1990ko Europako txapelketan Svetlana Boginskayak urrezko domina guztiak eskuratu zituen, orain arte horrelako balentria lortu duen gimnasta bakarra da. 1991ko Munduko txapelketan taldekako eta oreka-barrako lehiaketan urrea eskuratu zuen[3] baina sailkapen orokorrean bigarrena izan zen Kim Zmeskal estatubatuarraren atzetik[4].

1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan taldeka urrezko domina eskuratu zuen baina bakarkako sailkapenean bosgarren egin zuen. 19 urte baino ez zituen arren erretiratzea erabaki zuen. 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetan Bielorrusiako selekzio sortu berriarekin aritzeko itzuli zen eta Europako txapelketa irabaztear egon zen, baina txapelketa bietan Lilia Podkopayeva ukrainarra izan zen txapelduna.

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
TxapelketaDominaKategoria
Seul 1988 Taldekoa
Jauziak
Zoruan
Bakarkakoa (guztira)
Bartzelona 1992 Taldekoa
Munduko txapelketak
TxapelketaDominaKategoria
Rotterdam 1987 Taldekoa
Oreka-barra
Stuttgart 1989 Taldekoa
Bakarkakoa (guztira)
Zorua
Indianapolis 1991 Taldekoa
Oreka-barra
Bakarkakoa (guztira)
Paris 1992 Jauzia
Munduko Kopako Finala
TxapelketaDominaKategoria
Brusela 1990 Zoruan
Bakarkakoa (guztira)
Jauzia
Europako txapelketak
TxapelketaDominaKategoria
Brusela 1989 Bakarkakoa (guztira)
Jauzia
Zorua
Atenas 1990 Bakarkakoa (guztira)
Jauzia
Oreka-barra
Barra asimetrikoak
Zorua
Nantes 1992 Oreka-barra
Birmingham 1996 Bakarkakoa (guztira)

Erreferentziak

Kanpo estekak