Svetlana Khorkina

errusiar gimnasta artistikoa

Svetlana Vasilyevna Khorkina (errusieraz: Светлана Васильевна Хоркина) (Belgorod, Errusia, 1979ko urtarrilaren 19a -) errusiar gimnasta ohia da eta errusiar parlamentaria izan da[1]. Hiru Olinpiar Jokotan lehiatu zen (1996, 2000 eta 2004) eta zazpi domina eskuratu zituen. Barra asimetrikotan bereziki ona zen.

Svetlana Khorkina


Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

2008ko apirilaren 14a - 2012ko urtarrilaren 23a
Dumako diputatua


Hautetsia: 5th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBelgorod1979ko urtarrilaren 19a (45 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, gimnasta artistikoa eta Dumako diputatua
Altuera164 zentimetro
Lantokia(k)Mosku
Jasotako sariak
Kidetza5th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusia Batua

Instagram: khorkinasvetlana Edit the value on Wikidata

Gimnasiaren historiako kirolari arrakastatsuenetakoa kontsideraturik dago[2]. Aurreneko gimnasta izan zen Munduko txapelketatan hiru aldiz bakarkako txapelduna izaten eta bigarrena Nadia Comăneciren ondoren Europako txapelketetan hiru aldiz bakarkakoa irabazten.

Biografia

Hasiera

Txikitatik izan zuen gimnasiarako grina. 1'65 metrotako garaiera zuen[1] eta gehienek altuegia zela irizten zioten arren Boris Pilkin entrenatzaileak hasieratik ikusi zion potentziala eta bere gorputz garaiari egokituriko teknika eta entrenamendu estrategiak garatu zizkion.

Ibilbide profesionala

1994ko apirilean egin zuen debuta Munduko txapelketetan eta bederatzigarren postuan gelditu zen. Dena dela bigarrena izan zen barra asimetrikotan (9.875 puntu) eta jauzian (9.800). Hurrengo urtean Japoniako Sabae herrian lortu zuen aurreneko urrezko domina, barra asimetrikotan hain zuzen ere.

1996. urtea bikaina izan zen, Munduko txapelketan urrezko domina lortu ondoren Atlantako Olinpiar Jokoetan eta barra asimetrikoetan txapeldun izan baitzen[3]. Hurrengo urteetan Europako eta Munduko txapelketetan urrezko domina ugari jaso zituen, jokaturiko barra asimetrikoko txapelketa guztiak irabaziz. Bakarkako txapelduna ere izan zen, mundu mailan (1997, 2001, 2003)[1] eta Europa mailan (1998, 2000, 2002)[4].

2000. urteko Sudneyko Olinpiar Joketan berriz nagusitu zen barra asimetrikotan eta zilarrezko bi domina ere jaso zituen, taldekoa eta lurreko ariketan[5].

2004ko Udako Olinpiar Jokoan Atenasen jokatu ziren eta bakarkako txapelketan zilarra eskuratu zuen Carly Patterson estatubatuarraren atzetik[6].

Ezaugarriak

Zailtasun handiko ariketak egiten zituen eta aparatu bakoitzerako hainbat ariketak bere izena darama. Bestetik ariketak egiteko janzkerari eta makillajeari garrantzi handia eman izan zion, bere esanetan kirola baino gehiago baita gimnasia artistikoa. Hori dela eta sarritan "diva" izaera zuela esan izan zen baina berak erantzun zuen esanez "berdin zait zer dioten. Ez nintzateke diva edo erregina izango halako kreatiboa ez banintz[4].

Politika

2004an erretiroa hartu zuen eta 2007ako Errusiako hauteskundeetan Dumako diputatu bihurtu zen Vladimir Putin-en alderdiaren barruan. Lau urte egin zituen karguan. gaur egun Errusiar armadan kargu garrantzitsua du[7].

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
TxapelketaDominaKategoria
Atlanta 1996 Barra asimetrikoak
Taldekoa
Sydney 2020 Barra asimetrikoak
Lurrekoa
Taldekoa
Atenas 2004 Bakarkakoa (guztira)
Taldekoa
Munduko txapelketak
TxapelketaDominaKategoria
Brisbane 1994 Jauzia
Barra asimetrikoak
Dortmund 1994 Taldekoa
Sabae 1995 Barra asimetrikoak
Bakarka (guztira)
San Juan 1996 Barra asimetrikoak
Lausanne 1997 Bakarka (guztira)
Barra asimetrikoak
Taldekoa
Oreka barra
Lurrekoa
Tianjin 1999 Barra asimetrikoak
Taldekoa
Lurrekoa
Gante 2001 Bakarka (guztira)
Barra asimetrikoak
Jauziak
Taldekoa
Lurrekoa
Anaheim 2003 Bakarka (guztira)
Munduko Kopako finala
TxapelketaDominaKategoria
Sabae 1998 Barra asimetrikoak

Erreferentziak

Kanpo estekak