Tapa (pintxoa)

Artikulu hau pintxoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tapa (argipena)».

Tapa bat Espainiako gastronomian zehazki taberna edo jatetxeetan edariz lagundurik zerbitzatu ohi den aperitifa da.

Tapez beteriko taberna baten barra Madrilen.
Patatak eta saltsa bravaz osaturiko tapa.

Euskal Herrian tabernatan jan ohi diren pintxoen antzekoa da.

Usadioz jateko era taberna bakoitzeko edariz lagundurik bat edo bi jatea izan ohi da, gero beste taberna batera joan eta prozesua berriz ere errepikatzeko. Kontsumo mugikor honi (tabernara joan, kontsumitu eta beste taberna batera joan) gaztelaniaz tapeo edota ir de tapas ("tapetara joan") deitzen zaio, eta partaideek nahi adina edota tabernak itxi arteraino luza liteke; Espainiako eskualde askotan asteburutan tapak janez edo tapeoa egineaz afaltzea ere ohikoa da.

Bokartak ozpinetan dira tapa tipiko bat, adibidez.[1]

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak