Teresa Riott

bartzelonar aktorea

Teresa Riott (Bartzelona, Katalunia, 1990eko maiatzaren 13a) bartzelonar zinemako eta telebistako aktorea da. Nerea interpretatu zuen Netflixen Valeria seriean, Elisabet Benavent idazlearen izen bereko eleberri sagaren telebistarako egokitzapenean.[1]

Teresa Riott

Bizitza
JaiotzaBartzelona1990eko maiatzaren 13a (33 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm5004970 Instagram: teresariott Edit the value on Wikidata

Biografia

Juan Carlos Corazza estudioan hezi zen arte aldetik. 2013. urtean hasi zen interpretazioaren munduan, Dani de la Orden-en Barcelona, noche de verano filmarekin. Hortik aurrera, Espainiako fikzio batzuetan parte hartu zuen, noizbehinkako pertsonaia gisa, hala nola Centro médico, La que se avecina edo Cuéntame cómo pasó.

2019. urtearen erdialdean, Netflixen Valeria telesaileko protagonistetako bat zela jakinarazi zen, eta Nerea interpretatu zuen.[2][3] 2021ean, seriearen bigarren denboraldiko protagonista izan zen.[4] 2021eko udan, Movistar+ El inmortal telesailean hasi zela jakitera eman zen, La Rubia interpretatuz.[5]

Filmografia

Zinema

UrteaTituluaRolaZuzendaria
2013Barcelona, noche de veranoGermana SaraDani de la Orden

Telebista

UrteaTituluaRolaKanalaOharrak
2016Centro médicoLauraEETAtal 1
La que se avecinaTxakurtegiaren jabeaTelecincoAtal 1
2020Cuéntame cómo pasóLady DiEETAtal 1
Por H o por BSelfie neskaHBO EspainiaAtal 1
2020 - 2022ValeriaNerea BernalNetflix-Elenko nagusia; 24 atal

Erreferentziak

Kanpo estekak