Tigist Assefa

Tigist Assefa Tessema (Adis Abeba, Etiopia, 1996ko abenduaren 3a)[1] etiopiar atleta da, distantzia luzeko lasterketan aritzen dena. 2023ko Berlingo maratoian munduko errekor berria ezarri zuen, bi ordu, 11 minutu eta 53 segundoko marka eginda.[2]

Tigist Assefa

Bizitza
JaiotzaAddis Abeba1996ko abenduaren 3a (27 urte)
Herrialdea Etiopia
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta maratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplinakmaratoia
800 metroko lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marathon world record progression (en) Itzuli2023ko irailaren 24a7.913
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua53 kilogramo
Altuera168 zentimetro

IAAF: 14388506 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Gaztetan 800 metroetan lehiatzen zen, eta 2013an Afrikako Junior Txapelketako brontzezko domina lortu zuen. 2016an, Rio de Jaineroko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuen, baina lehenbiziko txandan kanporatu zuten. Horren ostean, Akilesen tendoian izan zuen lesio batek pista albo batera uztera behartu zuen, eta orduan hasi zen errepideko lasterketak prestatzen.[2]

COVID-19 pandemia zela-eta, bi urte igaro zituen lehiatu gabe. 2022ko apirilean egin zuen debuta maratoian, Riaden (Saudi Arabia), eta bi ordu, 34 minutu eta segundo bateko marka egin zuen. Sei hilabete geroago, ezustean, garaipena erdietsi zuen 2022ko Berlingo maratoian historiako hirugarren denborarik azkarrenarekin, bere marka hemezortzi minutuz hobetuta. 2023ko Berlingo maratoian, emakumezkoen munduko errekorduna bihurtu zen, 2:11:53.1 markarekin.[3][4][5][6][2]

Askoren ustez, Adidas markako Adizero Adios Pro Evo 1 oinetakoak gakoa izan ziren errekor berria ezartzeko: karbonozko plaka dute, 138 gramoko pisua, eta behin bakarrik erabil daitezke. Maratoia amaitutakoan, Assefak berak erantzi, altxatu, eta musu eman zien.[2]

Palmaresa

2012Afrikako Atletismo TxapelketaPorto-Novo, Benin19.a400 m55.58
2013Junior mailako Afrikako txapelketaBambous, Maurizio3.a800 m2:05.6h
2.a4×400 m3:42.2h
2014Afrikako Atletismo TxapelketaMarrakex, Maroko4.a800 m2:00.43
IAAF Continental CupMarrakex, Maroko4.a800 m2:00.57
2016Pista Estaliko Munduko Atletismo TxapelketaPortland, AEB12.a800 m2:04.55
Olinpiar JokoakRio de Janeiro, Brasil20.a800 m2:00.21
World Major maratoiak
2022Berlingo maratoiaBerlin, Alemania1.aMaratoia2:15:37 NR
2023Berlingo maratoiaBerlin, Alemania1.aMaratoia2:11:53 WR

Erreferentziak

Kanpo estekak