Tivoli Lorategiak

Tivoli parkea» orritik birbideratua)

Tivoli Lorategiak (danieraz izen osoa Københavns Tivoli) Kopenhage hiriaren barruan dagoen jolas-parkea da. Munduko atrakzio parke zaharrena da Kopenhage ondoan dagoen Klampenborg-eko Dyrehavsbakken jolas-parkearen ondoren.

Tivoli Lorategiak
Tivoli Lorategiak
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Koordenatuak55°40′25″N 12°34′06″E / 55.673611111111°N 12.568333333333°E / 55.673611111111; 12.568333333333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1843ko abuztuaren 15a
JabeaTivoli A/S (en) Itzuli
Izenaren jatorriaJardin de Tivoli (en) Itzuli
Arkitektura
Kontaktua
HelbideaVesterbrogade 3, 1630 København V
Webgune ofiziala

Historia

Hasiera batean Tivoli & Vauxhall izena eman zitzaion Parisko Tivoli lorategiak eta Londongo Vauxhall parkea gogora araziz. Georg Carstensen izan zen fundatzailea eta famatua da Kristian VIII-ari parkea egiteko baimena eskatzerakoan erabili zuen esaldia: jendea ondo pasatzen ari denean ez du politika kontutan pentsatzen. Erregeak mendebaldeko atetik gertu zegoen lur sail bat utzi zion errentan, 61.000 hain zuzen ere.

1843. urtean ireki zituen ateak. Hasiera hasieratik gauza exotikoak izan zituen parkeak, hala nola, Ekialde Urruneko eraikinak, zaldiko-maldikoak, musika emanaldiak, eta baita lorategi bitxiak, jatetxe eta kafetegiak eta baita mendi errusiar primitibo bat ere. Gauez argiek giro berezia jartzen zioten gainera parkeari.

Atrakzio bereziak

  • Pantomimeteatret: 1874. urtean eraikitako txinatar pantomima antzerkia; gerora Tivoliren sinbolo bihurtu da.
  • Rutschebanen errusiar mendia: 1914. urtean eraiki zuten, gaur egun ere lanean dirauen errusiar mendirik zaharrenetakoa da.
  • Tivolis Koncertsal: 1956. urtean inauguraturiko musika aretoa. Bertan ospatu zen 1964. urteko Eurovision abesti lehiaketa.
  • Himmelskibet zaldiko-maldikoa: 2006. urtean irekia, munduko zaldiko-maldiko garaiena da, 80 metrotako altueran baitago.


Tivoliko atrakzioak

Urte osoko atrakzioak

IzenaItzulpena (euskaraz)AbiaduraIndar zentrifugoaAltueraIraupena (bueltako)Bagoi kopuruaFabrikatzaileaMartxan jarritako urteaBestelakoak
AquilaArranoa4G-rainoZamperla2013
BallongyngenGlobo kulunkaria10 km/h18,7 m4-5 min61943
Den flyvende KuffertMaleta hegalaria2,5–3 km/h13 m7,35 min47Mack rides1993Eszena kopurua: 32
Den lille DrageDragoi txikia3 min8Chance Manuefacturing CO. Inc.2013Hegalari txikia izeneko atrakzioa birmoldatua
Det Gyldne TårnUrrezko dorrea1,5 G63 mS&S Worldwide, Inc.1999
DragebådeneDragoi txalupak16Ellehammer2000Izen zaharra: txalupak
FatamorganaFatamorgana2,5 G45 m3 minHuss Park Attractions2016Fatamorganak dragoia ordezkatu zuen
DyrekarrusellenAnimalien karrusela3 min91920Animaliak 1895 ingurukoak dira
DæmonenDeabruaop til 62 km/h+4 G28 m2Bolliger & Mabillard2004
FyrtårnetItsasargia4 m3 min6Zamperla2010
GalejenPiraten barkuak45 km/h1,45 min201937
HimmelskibetZeruko ontzia3 m/s80 mFuntime2006
KamelenGameluak26 km/h1Zierer Karussell- und Fahrzeugbau2019Gameluek karabana ordezkatu zuten
Linie 88. trena10 km/h7-10 minB&M1969
MinenMeategia4 minMack rides2003Izen zaharra: bainuontziak
MonsunenMontzoia+4,2G12 mZierer Karussell- und Fahrzeugbau2001
NautilusNautilus15 km/h5,95 m12Zierer Karussell- und Fahrzeugbau2007
MælkevejenEsne-bidea10Mack rides2019Esne-bideak Odin Express ordezkatu zuen
PandaenPanda5,5 m1S&S Worldwide, Inc.2000
RadiobilerneAuto telegidatuak (autotxokeak)10 km/h3 min18I.E. Park1964
RutschebanenErrusiar mendia60 km/h12,6 m2,15 min5Valdemar Lebech1914Aldi berean 3 tren ibil daitezke
SkærsildenGarbitokia1952
TikTakTikTak3 min20Mondial - World of Rides2018TikTak-ek ziba edo tronpoa ordezkatu zuen
StjernetårnetIzarren dorrea12 m3 minZamperla2013
TempeltårnetTenpluko dorrea9 mHeege OD2000
VertigoVertigo100 km/h5,2 G45 m3 min2Technical Park2009
VeteranbilerneAuto klasikoak6 km/h11-121959


Sasoika jartzen dituzten atrakzioak

  • Musika karrusela (Musikkarrusellen) (Urria, azaroa eta abenduan soilik) (2019an udaran ere martxan egon zen)
  • Ipotxen trena (Nissetoget) (Gabonak)
  • Zabudun edo kolunpiodun karrusela (Svingkarrusellen) (Urria, azaroa eta abenduan soilik)
  • Lanpara txinatarrak (Den kinesiske Lygte) (Gabonak)
  • Gabonetako espresoa (Juleekspressen) (Gabonak)
  • Mendiko txirrista (Kælkebakken) (Gabonak)
  • Sorginduak (Det Hjemsøgte) (Halloween)
  • Su artifizialak larunbatero (Maiatzetik Irailera)

Irudiak

Kanpo estekak