Tomas Bilbao

arkitekto espainiarra

Tomas Bilbao Hospitalet (1890eko irailaren 18a, Bilbo1954ko martxoaren 16a, Mexiko Hiria) euskal arkitekto eta politikari abertzale bat izan zen. Eusko Abertzale Ekintza alderdiko kide izan zen.

Tomas Bilbao
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTomás Bilbao Hospitalet
JaiotzaBilbo1890eko irailaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria1954ko martxoaren 16a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Ibilbidea

Arkitektura

Arkitektura ikasketak Espainiako Madril hiriburuan burutu zituen, 1918an Euskal Herrira itzuliz.

Bere lehenbiziko eraikuntza lanak Arrigorriaga (1925) eta Bilboko (1924-1926) etxe sozial eta kooperatiben inguruan gauzatu ziren. Art Deco delako estiloa bereganatu zuen, hori 1929ko Bartzelonako Nazioarteko Erakustaldiaren aukera aprobetxatuz Bizkaiko Labe Garaietako beirateetan ongi ikus daiteke. Jada 1930eko hamarkadan europar arrazionalismoaren abangoardiako ikuspuntuetara hurbilduko da. 1931an Bilboko Udal Etxebizitza Batzarreko presidentea zelarik, Solokoetxe auzoko etxebizitza arrazionalisten lehiaketarako oinarriak ezarri zituen.

Erripa kaiko bere etxebizitza arrazionalismo estiloaren adibide bikaina da. Urte hauetan honako idazlan hauek argitaratu zituen: "Bizkaiko Labe Garaietarako instalakuntzak Bartzelonako Erakustaldian" (1930, XII) eta "Arkitektur arazoak" (Bilboko arkitektura modernoa, Bilbo, 1924).

Bilbo hiriko Abando auzoan dagoen Erripa kalearen 6. zenbakiko eraikina berak egina da.

Kultura

Eusko Ikaskuntzako kide izan zen, bai eta bere hizkuntza eta kultura atalekoa ere.

Politika

1930ean, Eusko Ikaskuntzako kide zela, Autonomia Batzordeko kide izan zen ere, eta Lizarrako estatututzat ezaguna dena Estatuko Bigarren Errepublikan txerta zedin lan egin zuen. Bilboko Jesusen Bihotzaren erausketaren aurka azaldu eta El Liberal egunkarian idatzi zuen. Garai honetan Euskal Udalen aldeko protestan parte hartzeagatik espetxeratua izan zen.

Estatuko Gerra Militarraren hasieran, Eusko Abertzale Ekintza alderdia ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzaren Defentsa Sailaren barruko Herri Lanen zuzendari orokorra eta kaltetutako eraikuntzen inspektorea izan zen.[1]

1937an frankistek Bilbon sartzearekin batera Perpignango Espainiako Errepublikako enbaxadore izendatu zuten. 1937-1945 bitartean Juan Negrínen Gobernuko karterarik gabeko ministroa izanik ere. Vichyren "Frantzia Askean"n zegoela espetxeratu eta bere estraditazioa saihestu ahal izan, ez ordea bere seme zaharrenaren heriotza.

1942an naziek atxilotu eta espainiar frankisten esku gelditzeko arriskuan zegoela ikusirik, Nyassa ontzian itsasoratu eta Mexikora abiatu zen. Bertan Kanpo Merkataritzako Mexikar Konpainiarentzat egin zuen lan. Nahiz eta gerragatik arkitektura nahiko zokoratuta zeukan, lanean bere zuzendaria zen Martin García Urtiagaren etxebizitza zaharberritu zuen. Bere beste lan profesionalen artean Jostailu denda garrantzitsu bat eta Loma Bonita (Veracruz) udalerriko lantegi bat izan ziren.

Mexikon Eusko Deia egunkariko lankide eta 1943ko Manifestuaren sinatzailea izan zen. 1954an Mexiko Hirian zendu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak