Tomas Etxabarri
Tomas Etxabarri Ostiz (Doneztebe, Nafarroa, 1908 – Gasteiz, 1990eko irailaren 16a) euskal musikagile eta irakasle ezaguna izan zen. Nafartarra jaiotzez ia bizitza osoa Gasteizen eman zuen.
Tomas Etxabarri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Doneztebe, 1908 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1990eko irailaren 16a (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta katedraduna |
Biografia
Musika lehen ikasketak Iruñeko Kontserbatorioan egin zituen. Ondoren, Madrilgo Kontserbatoriora joan zen non, besteak beste, Joakin Larregla, Piano-jotzaile nafarra, eta Benito García de la Parra izan zituen irakasle; haiekin kalifikazio nagusiak lortu zituen. Oso gazte Gasteizera bizitzera joan zen. Bertan, 1937tik 1974ra, Kontserbatorioko zuzendaria izan zen. Haren ikasleen artean Sabin Salaberri musikari ezaguna egon zen. 1974an erretreta hartu zuen.[1] 1975an, bere lan pedagogikoa eskertzeko Gasteizko Udalak hiriaren Zilarrezko Domina eman zion.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Auñamendi Entziklopedian.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna