Doneztebe

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Doneztebe (argipena)».

Doneztebe[3] ([dones̻teβe]; Donezto [dones̻to] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidasoa eskualdean. 1.726 biztanle zituen 2019 hasieran.[4]

Doneztebe
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Doneztebe udalerriko herrigunea eta eliza.

Bandera

Doneztebeko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Doneztebe / Santesteban
AlkateaJosé Luis Alcazar
(EH Bildu)
Posta kodea31740
INE kodea31221
Herritarradoneztebar
Geografia
Koordenatuak43°07′52″N 1°40′08″W / 43.131°N 1.66875°W / 43.131; -1.66875
Azalera9 km²
Garaiera122 metro
Demografia
Biztanleria1.858 (2023:  35)
alt_left 846 (%45,5)(2019) (%47,4) 880 alt_right
Dentsitatea215,55 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,33
Ugalkortasuna[1]‰ 35,71
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,67 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,8 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 67,50 (2018:  %-1,65)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.doneztebe.es

Geografia

Ezpelura ibaia, Ezkurra ibaiarekin elkartu aurretik, Donezteben.

Ingurune naturala eta klima

Bidasoa ibaia, zati handi batean, Erreka Beltza izeneko zintzurrean zehar doa. Lesakako zubia, Etxalarko bidea eta Igantziko Bentak alde batera uzten dira Sunbillara iritsi arte. Sunbillan Doneztebe erdigune duen Malerreka eskualdea hasten da, ekialdean Bertizarana dago, eta mendebaldean Doneztebe. Udalerri hau Bidasoa ibaiak eta haren ibaiadar den Ezkurra ibaiak ureztatzen dute.

Klimaren ezaugarri nabarmenak dira euri aunitz eta erregularrak izatea, idortasun eza, nahiz uda betean izan eta tenperatura aldaketa ttikiak. Era horretako klimari klima atlantiko epela deitzen zaio. Urteko batez bertzeko balore batzuk honako hauek ditugu: 14–15 °C-ko tenperatura, 170 bat egunetan egiten duen 1.600-1.800 mm euri.

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 138 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Doneztebe (2021)[6]
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
178
 
 
5
10
 
 
149
 
 
9
16
 
 
46
 
 
7
16
 
 
53
 
 
7
17
 
 
67
 
 
10
21
 
 
126
 
 
15
24
 
 
47
 
 
16
24
 
 
19
 
 
16
25
 
 
90
 
 
16
25
 
 
60
 
 
11
21
 
 
307
 
 
7
12
 
 
393
 
 
6
15
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan



Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak

Iparraldean Sunbilla, hegoaldean Oiz eta Donamaria, ekialdean Bertizarana eta mendebaldean Elgorriaga mugakide ditu.

Mendiak

Doneztebe mendiz inguratua dago, bertzeak bertze Aranzoko, Kaxerna, Askin, Otetxon, Bertizko Jaurerria, Ekaitza eta Mendaur.

Izena

Dagoeneko aipatua azaltzen da XIII mendean Sant estevan gisa 1280 urtean eta Santesteban de Lerin izenarekin 1294ean Nafarroako Kontuen Ganberako agiritegiaren erregistroetan.Leringo Doneztebe izenak, Bidasoa ibaiaren ertzean kokatutakoa, eta Leringo herriak, Ega ibaiaren ertzean dagoena, latinezko glarina erroa dute komunean, hau da, harkoskozko alubioi-eremua eta "glarina" hitz horren txikigarria; latinezko termino horren hasierako "g" a galtzen duena. Horrek bat egiten du tokiko ibaiertzeetan zehar urek lagatako errekarrien arrastoarekin. Izan ere, erromatarrek ibaien ibilbidea erabili zuten sarbide gisa, eta ibaien mikrotoponimo asko utzi zituzten. Halaber, zonaldearen kristautzeak, Lapurditik eta Baionako apezpiku-egoitzatik abiatuta, gaur egunera arte iraun duten toponimo hagiografoak sartu zituen.[7]

Historia

Antzinako argazkia.

Antzina Leringo Doneztebe haraneko herri-burua izan zen. 1192an, Antso VI.a Nafarroakoak forua eman zion haran horri. 1280an, Nafarroako Erresumako ogasun publikoaren zerga-ordaintzaile gisa agertzen zen. 1421ean, egungo tokira lekualdatu zuten herrigunea, eta Karlos III.a erregeak Jaka-Iruñeko forua eta Gorteetako jarleku eskubidea eman zion.[8]

1467an, Leonor I.a Nafarroakoak udalerria 4 libera eta 12 soldaten zerga ordaintzetik aske utzi zuen. 1497an, Joanes III.ak eta Katalina I.ak Bidasoa-Berroaran mendietako ur eta larreen erabilpenarengatik ordaindu ohi zen eiurdea pagatzetik askatu zuten. Eliz barrutiari dagokionez, 1567. urtera arte Baionako elizbarrutiaren barnean egon zen, eta data horretatik aurrera Iruñekora iragan zen.[8]

Demografia

XX. mendearen lehen 70 urteetan hazkunde esanguratsurik ez zuen izan Doneztebek, baina 1980ko hamarkadatik aurrera eta XXI. mendearen lehen hamarkadara arte, populazioa % 60 inguru hazi zen.[4]


Doneztebeko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 150 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 9,86 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren antzera).

Politika

Udal hauteskundeak

Doneztebeko alkatea EH BILDU alderdi politikoko Xanti Uterga da 2015ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko bederatzi zinegotzietatik 6 lortu zituen, 3 PSNkk, eta 0 PPk. Boto baliogabeak 41 izan ziren (emandako guztien % 4,38) eta boto zuriak 24 (botoen %2,68). Abstentzioa % 22,64 izan zen.

Doneztebeko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Eusko Alkartasuna5949

2011n ere EA eta Miguel San Miguel izan ziren garaile; aurrean beste zerrenda bat izan zuten, PP (zinegotzi bat). 2011ko hauteskundeetan Doneztebe EA bere izenarekin -eta ez Bilduren barruan- aurkeztu zen udalerri bakanetakoa izan zen, Nafarroa Garaian bakarra.

Doneztebeko Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Eusko Alkartasuna5968
PP1071

Doneztebeko Udala (2015)

AlderdiaBotoakZinegotziak
EH Bildu5556
PSN2663
PP500

Doneztebeko Udala (2019)[9]

AlderdiaBotoakZinegotziak
EH Bildu5927
NA+2252

Udaletxea

Doneztebeko udaletxea.

Alkateen zerrenda

AgintaldiaAlkateaAlderdi Politikoa
1979-1983Carlos Pikabea ManterolaIndependentea
1983-1987Alfredo Zugarramurdi ZozaiaDoneztebeko Gazteak
1987-1991Antonio Apeztegia LanaspaUnión Doneztebarra
1991-1995Miguel San Miguel AzpirotzEusko Alkartasuna
1995-1999Miguel San Miguel AzpirotzEusko Alkartasuna
1999-2003Miguel San Miguel AzpirotzEusko Alkartasuna
2003-2005Jose Ramon Etxebeste UrrutiaEusko Alkartasuna
2005-2006Joxe Irigoien IrugaraiTalde mistoa
2006-2007Jose Ramon Etxebeste UrrutiaEusko Alkartasuna
2007-2011Miguel San Miguel AzpirotzEusko Alkartasuna
2011-2015Miguel San Miguel AzpirotzEusko Alkartasuna
2015-2019Xanti Uterga LabianoEH Bildu
2019--Xanti Uterga LabianoEH Bildu

Azpiegiturak

Garraioak

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira noranzko bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Tren Txikito

Tren Txikito

Doneztebetik pasatzen zen Bidasoako trenbidea, Tren Txikito izenez ezagunagoa, 1889. urtean sortu zuen Ingalaterrako Bidasoa Railway and Mines enpresak. Trenbidea Irun eta Endarlatsa lotzeko sortu zen. Trena bide estukoa zen, eta lurrunaren bitartez mugitzen zen. Hasiera batean minerala garraiatzen zuen Endarlatsako meategietatik Irunera. Baina gerora, Irun-Elizondo ibilbidea egiten hasi zen, bidaiariak eramaten. La Bidassoa konpainia frantziarrak 1901ean Bidasoa Railway & Mines Ltd enpresaren kontzesio guztiak erosi zituen eta trenbidea gauzatu ahal izan zuen. Bere zuzendari tekniko-finantzarioa, León Mourgues, 1912ko urrian baimendu zuen Nafarroako Aldundiak Irun – Elizondo linea eraiki eta ustiatzeko. Orduan, konpainiak Bidasoako Trenbideen Konpainia izena hartu zuen, eta trenbide berriaren zabalera metrikoa hartu zuen, Irunen Topoa eta Midi lotu ahal izateko. Lehenengo lana, beraz, Irun eta Alkaiaga arteko bidea zabaltzea izan zen, 1913an hasi zena. Lehen Mundu Gerrak, 1916ra arte amaitu ezin izan ziren lanak nabarmen eten edo atzeratu zituen. Gainera, obrak, bereziki Bera eta Doneztebe artean, fabrikako obra garrantzitsuak, zortzi tunel, burdinazko zazpi zubi eta lubaki handiren bat beharko zituen, Narbartekoa kasu. Lanen zenbateko osoa zortzi milioi pezetakoa izan zen eta linea 1916ko otsailaren 1ean inauguratu zen Donezteberaino eta urte bereko maiatzaren 28an Elizondoraino. 52 kilometroko ibilbidean, Irundik Elizondora bi ordu eta hamar minutu behar ziren ibilbidea osatzeko. Gerra Zibilaren hasieran 109 bagoi izatera iritsi zen, baina, liskarra amaitu zenean, urte oso zailak iritsi ziren, trenbidearen errentagarritasuna murriztu zuena, eta, 1956an, Tren Txikiak bere azken bidaia egitea eragin zuena. Autobus-konpainiek partida irabazi zioten trenari, ia denbora erdian egiten baitzuten ibilbidea.[10][11] Gaur egun, antzinako burdinbidetik Bidasoko bide berdea dago, eta Irungo Behobia auzotik Legasaraino joan daiteke (51 km). Bidea Doneztebetik pasatzen da, eta oinez edo bizikletaz egiteko aproposa da.[12][13]

Euskara

Artikulu nagusia: «Malerrekako hizkera»

Euskararen Foru Legeak udalerria eremu euskaldunean bete-betean kokatzen du, bertan Malerrekako hizkera mintzatzen delarik. 2001eko erroldaren datuen arabera, herritarren %69,15 euskalduna zen.

Bestak eta bestelako ospakizunak

"Gora Doneztebe!" ereserkia (Mendi Abesbatza-2010)
San Pedro eguna-2019
Bestetan ateratzen dira buruhaundiak eta erraldoiak.
San Pedro eguneko desfilea.

Doneztebeko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan. San Pedro eguneko meza nagusia bukatzean, Mendi abesbatzak José Antonio Irigoyen eta Iñaki Diéguez Gutiérrezek konposaturiko Gora Doneztebe! ereserkia abesten du:[14]

Ereserkiaren hitzak
Gora Doneztebe!

Zabaldi ederra Mendaurren oñian

etxe sorta txuria eliz itzalian

karrika txukuna txukunen artian

berdin gabea zera Napar alderdian

Baztan aldetik dator ugalde zabal ta argia

Ezkurra ta Labaindik erreka garbi ta ugaria

bihori emanaz besarkada eztia

Bidasoa ibaiari ematen diozu bizia

Gora Doneztebe, gora Doneztebe!


San Pedro eguna, egun berezia

doneztebarrendako besta nagusia

alaitsu dabila gure gaztedia

bai zarretatik ere gauza dan guzia

plaza berrian esku ta guantez jokatuko dute

ta ilunabarrez neska mutilek dantza lertu arte

alaitu zaitezte bai zar eta gazte

alkartu eta ohiu eginaz: gora Doneztebe!

Gora Doneztebe, gora Doneztebe!

Horren ondoren, eliza atarian biltzen dira herritarrak banderaren dantza eta Trapatan dantza ikusteko. Trapatan izena, gizonek, dantza honetako protagonista nagusiek, markatzen dituzten pausoen onomatopeia bat da, Donezteben bakarrik dantzatzen den 'dantza luzea' edo 'soka dantza' bat da. Urtetan galdutako ohitura berreskuratu zen 1997an.[15][16]

Besta ttikiak irailaren 3. asteburuan ospatzen dira. Aipatzekoak dira, halaber, herriko inauteriak, maiatzean ospatzen den udaberriko azoka eta San Martinen ondoko asteko ortziralean ospatzen den udazkeneko azoka.

Inguruko zenbait herritan gertatzen den bezala, urte berria agurtzeko, urtarrilaren 1ean herriko umeak karrikaz karrika ibiltzen dira goizean zehar urtetsak eskean eta horretarako "Urte berri berri" kantua abesten dute.[17]

Urte berri berri kantua (2019)

Hitzak:
Urte berri berri
Zer ekarri berri
Uraren gañean
Etxekoandria ona
Nausi hobia
Urte zahar
Nik atorra zahar
Maukarik ez
Eta nik axolik ez!
Bota urtatsak!

Ondasun nabarmenak

Eraikinak

Ezkurra ibaia, Doneztebe zeharkatzen.

Kaleak

Plazak

  • Plaza Txikia: Bertatik etxe gotikoa (zaharberritua) eta elizako dorrea ikusten ahal dira.
  • Portalea: Plaza honetan, San Pedro festetan Trapatan izeneko dantza egiten da. Bertako dantza da, eta neska-mutilek parte hartzen dute. Banderaren dantza ere plaza honetan egiten da.

Argazki galeria

Doneztebar ospetsuak

Talde eta kultura-entitate eragileak

Club Deportivo Erreka Kirol Elkartea

Doneztebeko Club Deportivo Erreka Kirol Elkartearen ereserkia (2010)

1976an sortu zuten herriko gazte batzuk.[39] 2014. urtean Nafarroako Kirol Elkarterik onenaren saria jaso zuen nafar Gobernuaren eskutik.[40]

Eskubaloian, esku pilotan eta judoan lehiatzen du. Eskubaloian lortu izan du ibilbiderik nabarmenena, Nazioko bigarren mailan jokatuz bi liga irabazi dituelarik gizonezko talde seniorrarekin. 2019an liga eta kopa irabazi, dobletea, eta maiatzean Lehen maila nazionalera igotzeko fasera iritsi da baita .[41][42] [43] Bertako jokalari batzuk Europako beste liga batzuetara jokatzera joan dira: Niko Mindegia, Ibai Meoki eta Juanto Apezetxea.

Mendizale taldea ere badu eta, horrez gain, herriko kultur- eta kirol-ekintzetan oso errotuak dauden hainbat ekimen bultzatzen ditu: Herri-Krossa, Udako Kirol Eskola, areto-futbola eta frontenis txapelketak, San Silvestre eguneko lasterketa, Errekaren Eguna eta abar. [44][45][46][47]

2010ekoa du taldeak Lainoaren Umeak, Zeruaren Koloreak ereserkia.[48]

Hitzak:
Doneztebe aldean

sortu zen lainopean,

kirola du helburu,

guztiok elkarlanean.

Lainoaren umeak,

zeruaren koloreak.

Erreka dugu gorputza,

jendea berriz arima.

Sasoia da gure hitza,

indarra eta kemena.

Erreka izen ederra

zabaltzen ari garena,

bihotzean daramaguna

mundu guztian barrena.

Lainoaren umeak,

zeruaren koloreak.

Erreka dugu gorputza,

jendea berriz arima.

Sasoia da gure hitza,

indarra eta kemena.

Erreka izen ederra

zabaltzen ari garena,

bihotzean daramaguna

mundu guztian barrena.

Lainoaren umeak,

zeruaren koloreak.

Kirola du helburu,

guztiok elkarlanean.


Mendi Abesbatza

Doneztebeko Mendi Abesbatza, Mendi Ttiki Abesbatza, Erreka Dantza Taldea, Donostiako Udalaren txistulari taldea eta Guy Saldubehere, Pauline eta Juliette eta Jon Itçaina solistak.

1996an sortu zen eta bertako zein inguruko herrietako kideek osatzen dute. 2002ko iraila arte Iñaki Diéguez soinujole ospetsua izan zen zuzendaria.[49][50] Geroztik Ion Irazoki Zubieta da zuzendaria. Ibilbide luzeko abesbatza da eta bere kontzertuetan errepertorio anitza eskaintzen du, euskal abestiak, klasikoak, eliz-kantak, abesti modernoen bertsioak eta abar.[51][52][53][54][55]

2017an Mendi Ttiki abesbatza sortu zen Itziar Irigoien eta Ruth Etxebesteren zuzendaritzapean. Mendi Abesbatzaren zenbait ikuskizunetan aritzen dira. [56][57]

Erreka Dantza Taldea

Euskal dantza sustatzeaz gain, herrian bertan, -bestetan, Olentzeron, Mendi abesbatzarekin-, zein ingurukoetan hainbat ikuskizunetan hartzen dute parte.[58][59] [60][61][62]

Gertaera aipagarriak

  • 1923ko irailaren 7an, 8an eta 9an Euskaltzaindiak antolatutako II. Euskalegunak Donezteben egin zituen. Lehendabiziko Euskalegunak Durangon egin ziren 1921ean.[63]
  • 2000. urtean Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliak Donezteben izan zuen helmuga etapa batek eta biharamunean Doneztebetik atera zen.[64]
  • 2005ean Bordatxo dantzalekua ETAk zartarazitako bonbak suntsitu zuen.[65]
  • 2016an herriak Herri txiki, infernu handi programan hartu zuen parte.[66]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa