Toru Iwatani

Toru Iwatani (japonieraz: 岩谷徹 Iwatani Tōru?) Meguro, Tokio, 1955eko urtarrilaren 25a) japoniar bideo-joko diseinatzaile ohia da[1]. Namco konpainian egin zuen lan eta Pac-Man bideojoko ezaguna diseinatu zuen 1980an.

Toru Iwatani
Bizitza
JaiotzaMeguro1955eko urtarrilaren 25a (69 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaTokai Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, diseinatzailea eta bideo-joko diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Tokyo Polytechnic University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm1136565 Edit the value on Wikidata

Biografia

Tokioko Meguro auzoan jaio bazen ere haurra zela familia Tōhoku eskualdera aldatu zen aitak NHK irrati-telebista konpainian injeniari lana lortu baitzuen. Ondoren Tokioko Unibertsitate Metropolitarrean inheniaritza ikasketak egin zituen. Informatika alorrean autodidakta izan zen[1].

22 urte zituela Namco konpainian sartu zen[1]. Urte gutxi batzuk lehenago Namcok Atari enpresaren Japoniarako eskubideak erosi zituen eta Breakout gisako jokoen zabalkundearekin arrakasta handia izan zuen. Iwatani joko berriak diseinatzeko hartu zuten. Honek hasiera batean pinball antzeko jokoak egitea pentsatu zuen baina patenteekin arazoak zeuden eta berdinak izatea ekidin zuen arren haien ildoko Gee Bee jokoa atera zuen 1978an. Ondoren Gee Bee-en jarraipena ziren Bomb Bee eta Cutie Q diseinatu ztuen.

1979an ordea etsituta zegoen ikusiz bideojoko arrakastatsuenak gerra oinarri zuten joko bortitzak zirela eta ondorioz gizonezkoek soilik atsegin zituztela, eta emakumezkoak erakarriko zituen bideojoko bat diseinatzea erabaki zuen. Pertsonai koloretsuak erabili zituen, arau errazak ezarri zituen, eta 9 langiletako talde txikia erabiliz Pac-Man sortu zuen. 1980ko maiatzaren 22an atera zen frogarako jokoa, uztailean merkaturatu zen Japonian eta urrian Ipar Amerikan. Japonian arrakasta apala izan bazuen ere Estatu Batuetan inoiz bideojoko batek izandako salmenta handienak izan zituen oso denbora laburrean. Namco konpainiaren inongo jokok ez dute Pac-Man-en arrakasta berdindu.

1983an Libble Rabble diseinatu zuen, bi palankarekin jokatzen den buruhauslea, Toru Iwataniren esanetan bere bideojoko gustukoena, haurtzaroko jolas batean oinarritu baitzen diseinatzeko. Honen ondoren beste bideojoko ugari etorri ziren, tartean Pac-Man-en jarraipena ziren batzuk ere bai.

2005ean Osakako Arte Unibertsitatean pertsonaiek diseinuen azterketa ikasgaia ematen hasi zen. 2007an Namco utzi zuen eta Tokioko Unibertsitate Politeknikoko irakasle bihurtu zen[2].

Onarpena

2001ean "Thumb Candy: The History of Computer Games" dokumentalean hartu zuen parte.

2010ko ekainaren 3an Festival of Games jaialdiaren barnean Errekorren Guinness Liburuaren agiri bat jaso zuen "munduan instalaturiko txanponekin funtzionatzen duten makina gehien" Pac-Man-enak izateagatik, 293.822 makina hain zuzen ere[3].

2015ean Pixels animaziozko filmearen egileek omenaldia egin nahi izan zioten eta filmean "kameo" bat egin zuen[4].

Miyamotok sortutako jokoak

IzenburuaUrteaLana
Gee Bee1978Diseinatzailea
Cutie Q1979Diseinatzailea
Pac-Man1980Diseinatzailea
Rally-X1980Ekoizlea
Galaga1981Ekoizlea
Pole Position1982Ekoizlea
Super Pac-Man1982Diseinatzailea
Pole Position II1983Ekoizlea
Libble Rabble1983Diseinatzailea
Pac-Land1984Ekoizlea
Pac-Mania1987Zuzendaria
Quester1987Ekoizlea
Ridge Racer1993Ekoizlea
Time Crisis1995Ekoizlea
Pac-Man Championship Edition2007Gainbegiralea

Erreferentziak

Kanpo estekak