Two for the Road

Two for the Road (euskaraz Bi Errepidean) 1967ko Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako komedia-drama filma bat da. Albert Finney, Audrey Hepburn, William Daniels eta Eleanor Bron aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Henry Mancinik konposatu zuen.

Two for the Road
Jatorria
Argitaratze-data1967
IzenburuaTwo for the Road
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa eta film dramatikoa
Iraupena111 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Paris, Saint-Tropez eta Niza
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Stanley Donen
Gidoigilea(k)Frederic Raphael
Antzezlea(k)
Albert Finney
Audrey Hepburn
William Daniels
Eleanor Bron
Claude Dauphin
Nadia Gray
Georges Descrières (en) Itzuli
Jacqueline Bisset
Judy Cornwell
Olga Georges-Picot
Albert Michel
Cathy Jones
Denise Péron
Hélène Tossy
Irène Hilda
Jacques Hilling
Jean-François Laley
Karyn Balm
Moustache
Patricia Viterbo
Paul Mercey
Robert Le Béal
Yves Barsacq
Mario Verdon (en) Itzuli






[[Kategoria:Georges Descrières (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
















[[Kategoria:Mario Verdon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaStanley Donen
EdizioaRichard Marden
Madeleine Gug (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHenry Mancini
Argazki-zuzendariaChristopher Challis
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaFrantzia
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0062407 Filmaffinity: 261526 Allocine: 5151 Rottentomatoes: m/two_for_the_road Allmovie: v51447 TCM: 94193 TV.com: movies/two-for-the-road Netlix: 60011501Edit the value on Wikidata

Bere garaian eta bere argumentuaren azalpen ez linealari esker filma esperimentaltzat jo zen. Honela, Stanley Donenek filma aurrera doan einean eta ustekabean bikotearen harremanaren hasierako eszenak beste garaietakoekin batera txertatzen ditu. Luzaroan elkarbiziz daraman bikote baten harremanean sakontzen da.

1967ko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen, bai eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Frederic Raphael) izendapena jaso ere.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joanna (Audrey Hepburn) eta Mark Wallace arkitektoak (Albert Finney) bikote «zaharra» osatzen dute (12 urte ezkondurik daramatzate). Egunerokotasunarekin nekatuta, elkarrekin gero eta gehiago eztabaidatzen dute, dibortzioan ere pentsatzeraino. Frantzian zehar, elkarrekin Normandiatik Kosta Urdinera Mercedes 230SL auto batean bidai bat burutzean, bikoteak denbora horretan iraganean elkarrekin egindako lau bidai oroitzen ditu (lehena heuren harremanaren hasieran eta autoestopez, bigarrena heuren lehenbiziko kabriolet autoan, hirugarrena estatubatuar adiskide batzuekin eta haien autoan, eta laugarrena beren alabarekin bakarrik). Noiz hasi dira elkar eztabaidatzen? Zeintzuk izan ziren heuren alaitasun uneak? Elkarrekin haserretzeak pena merezi ote al du?

Aktoreak

  • Audrey Hepburn: Joanna 'Jo' Wallace
  • Albert Finney: Mark Wallace
  • Eleanor Bron: Cathy Maxwell-Manchester, jaiotzez Seligman
  • William Daniels: Howard 'Howie' Maxwell-Manchester
  • Gabrielle Middleton: Ruth 'Ruthie' Maxwell-Manchester
  • Claude Dauphin: Maurice Dalbret
  • Nadia Gray: Françoise Dalbret
  • Georges Descrières: David
  • Jacqueline Bisset: Jackie
  • Judy Cornwell: Pat
  • Irène Hilda: Yvonne de Florac
  • Leo Penn: Morrie Goetz
  • Dominique Joos: Sylvia Obino
  • Olga Georges-Picot: Joannaren ibilbideko laguna

Kanpo estekak