Errusieraren hedadura.

Errusiera Errusian eta inguruko herrialde askotan hitz egiten den hizkuntza da. Munduko zortzigarren hizkuntza erabiliena da.

Ezaugarriak

Herri eslaviarren artean, hiztun gehien dituen hizkuntza da: 285 milioi pertsonak hitz egiten dute. Gainerako hizkuntza eslaviarrekin antz handia du, adibidez bielorrusierarekin, ukrainerarekin edo serbokroazierarekin.

Alfabeto edo idazkera berezia du: alfabeto zirilikoa.

Historia

Errusierazko dokumentu zaharrenak X. mendekoak dira. XX. mendean Sobietar Batasuna sortu zen eta Errusiaz gain beste herrialde asko hartu zituen bere baitan, Ukraina, Bielorrusia, Estonia, Letonia, Lituania, Kazakhstan, Georgia eta beste batzuk. Herrialde horietako guztietako biztanleek errusiera erabiltzen zuten eta oraindik ere haien lehen edo bigarren hizkuntza da.

Hitzak

Hona hemen hitz batzuk:

EuskarazErrusieraz
(zirilikoz)
Errusieraz
(gure alfabetoz)
ErrusiaРосси́яRossia
KaixoПриве́тPriviet
EskerrikaskoспасибоSpasibo
Agurдо свиданияDo svidaniya
Maite zaitutЯ тебя люблюYa tebya lyublyu

Errusiera pixka bat entzun nahi?

Aldameneko taulatxoan klik eginez, errusiera pixka bat entzun ahal izango duzu:

       Entzun!