Alfabeto ziriliko

Zirilikoa alfabeto bat da, grezierako alfabetoan oinarritua, batez ere errusieraz eta beste hainbat hizkuntzaz erabilia, Europa ekialdeko eta antzinako SESBaren eragineko eremuan.

Hizkuntzak

Berde ilunez: alfabeto zirilikoa erabiltzen duten herrialdeak
Berde argiz: alfabeto zirilikoa beste alfabeto batekin batera erabiltzen duten herrialdeak

Hona alfabeto hori erabiltzen duten zenbait hizkuntza: abkhaziera, bielorrusiera, bulgariera, errusiera, jakutera, kazakhera, komiera, mazedoniera, moldaviera, mongoliera, serbiera, tatarera, tajikera, turkmenera, ukrainera, uzbekera eta beste batzuk.

Historia laburra

X. mendean asmatu zuen Bizantziar Inperioko misiolari batek Bulgarian, ziurrenik Ohrideko San Klementek[1].

Letrek eragin greko argia dute, eta funtsean Zirilo eta Metodio santuek IX. mendean asmatu zuten alfabeto glagolitikoan oinarrituta dago: Bizantziar Inperioko misiloari horiek Biblia herri eslaviarrentzat itzuli zuten. Biblia horren hizkuntza eslaviera eklesiastiko zaharra da, Tesalonikan ikasi zuten dialekto eslaviar batean oinarritua. Eliza ortodoxo errusiarrak hizkuntza hori erabili zuen IX eta XII. mendeetan. XIV. mendean eslaviera eklesiastikoa (egun ere erabilia) azaldu zen. Hala Ziriloren itzulpena lan itzela izan arren, eta santuak izena eman dion arren alfabetoari, Klementeren ekarpen propioa handiagoa da.

Gaur egungo alfabetoa 1708ko xedapenetan datza eta 1918 erreforma egin zen, lau letra kendu zirenean.

Letrak eta ahoskera

Jarraian den taulak laburpen nagusi bat erakusten du, baina Euskaltzaindiak 156. arauan[2] alfabeto zirilikoaz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema eman zuenean, taula orokor bat aurreikusi beharrean, hizkuntza nagusietarako proposamen desberdinak egin zituen. Ikus beraz, errusieraren tranliterazioa, bulgarierarena, ukraineraren eta bielorrusierarena, adibidez.

Alfabeto zirilikoa
LarriaXeheaIzenaHotsa
Ааa/a/
Ббbe/b/
Ввve/v/ frantsesez ville bezala
Ггge/g/ euskaraz gero bezala
Ддde/d/
Ееje/je/
Ёёjo/jo/
Жжje/ʒ/ mendebaldeko bizkaieraz jakin bezala edo frantsesez jupe bezala
Ииi/i/
Ййi laburra/j/ euskaraz bai bezala
Ккka/k/
Ллel/l/, katalanez bezala
Ммem/m/
Ннen/n/
Ооo/o/
Ппpe/p/
Ррer/r/ euskaraz gorri bezala
Ссes/s/ euskal zeta
Ттte/t/
Ууu/u/
фФef/f/
Ххkha/x/ gipuzkeraz jan bezala
Ццtze/ts/ euskaraz hitz bezala
Ччtxe/tʃ/ euskaraz etxe bezala
Шшxa/ʃ/ euskaraz goxo bezala
Щщxtxa/ʃtʃ/ euskal ixa + te ixa
Ъъikur gogorrabustidurarik eza adierazten du
Ыыjery/ɨ/
Ььikur leunabustidura adierazten du
Ээe/ɛ/
Ююju/ju/ euskaraz Loiu bezala
Яяja/ja/ gipuzkeraz ogiya bezala


Kanpo estekak