Euskadiko autonomia-estatutuari buruzko erreferendumeko galdera.

Zuzeneko demokrazian herritarrek hartzen dituzte erabaki politikoak, horretarako deitutako hauteskunde edo bozketetan.

Sistema demokratikoetan, herritarrak dira botere politikoa dutenak eta bi modutara erabil dezakete botere hori: zuzenean edo ordezkarien bitartez. Herritarrek botere politiko hori zuzenean erabiltzen dutenean, zuzeneko demokraziari buruz ari gara hizketan; aldiz, hauteskunde libreetan aukeratutako ordezkarien bitartez erabiltzen badute, ordezkaritzako demokrazia deitzen zaio. Azken honetan, erabaki politikoak ez dituzte herritarrek zuzenean hartzen, haiek aukeratutako ordezkariek (politikariek) baizik.

Herritarrek hiru mekanismo nagusi dituzte zuzeneko demokrazia erabiltzeko: plebiszituak, erreferendumak eta asanblada edo herritarren batzarrak. Mekanismo horietako batzuen bitartez, jendeak ordezkari politikoak aukeratzen ditu eta gizarte-bizitza arautzen duten legeak onartzen edo indargabetzen ditu.

   Ba al dakizu   
Zuzeneko demokrazia lehen aldiz Atenasen probatu eta erabili zen, K.a. 508. urte inguruan. Bi mende inguruko iraupena izan zuen, eta garai haietan boterea hiritar gizonezko askeek sortutako batzar baten eskuetan egoten zen.

Horretaz gain, zuzeneko demokrazia honako lau funtsezko zutabe edo gako hauetan oinarrituta dago:

Zuzeneko demokraziaren adibide bat

Imajinatu dezagun herrialde demokratiko batean derrigorrezko zerbitzu militarra mantendu edo kentzeari buruzko erabakia hartu behar dela. Horretarako, erreferendum edo herri-galdeketa bat antolatzen da; galdeketa horretan, boto-eskubidea duten herritar guztiek honako galdera honi buruz erantzuteko: “Ados zaude derrigorrezko zerbitzu militarra kentzearekin?”. Erantzun posibleak “Bai” edo “Ez” dira, baina botorik ez ematea ere gerta daiteke (horri, abstentzioa deitzen zaio). Bozketaren emaitzen aranera, herritarren % 79 nahitaezko zerbitzu militarra kentzearekin ados agertu da; hori dela eta, agintari politikoek bere herrialdeko derrigorrezko zerbitzu militarra kentzen dute, herriak hori erabaki duelako.

Dena dela, gaur egungo munduan, zuzeneko demokrazia gauzatzea oso zaila da; izan ere, biztanleria oso handia da eta gizarteak oso konplexuak dira. Hala ere, ordezkaritzako demokrazia gehienetan daude zuzeneko demokraziaren adibideak ere, herritarrek parte hartze aktiboagoa izateko erabaki politikoetan.