Txomin Ziluaga
Txomin Ziluaga Arrate (Erandio, Bizkaia, 1939 – 2012ko urriaren 24a) HASI alderdiko idazkari nagusia, Herri Batasunako sortzaile eta mahai nazionaleko kidea eta Politika-zientziako irakaslea izan zen UNED unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean[1].
Txomin Ziluaga | |||||
---|---|---|---|---|---|
1986ko uztailaren 8a - 1989ko irailaren 2a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1984ko martxoaren 22a - 1986ko irailaren 30a - Xabier Amuriza → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Erandio, 1939 | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Bilbo, 2012ko urriaren 24a (72/73 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politologoa eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | HASI Herri Batasuna Abertzale Sozialista Komiteak |
1978 urtean aukeratu zuten HASIko idazkari nagusi eta 1988 urtean alderditik bereizi zen, beste militante batzuekin batera, ETAk Hipercorreko atentatua egin eta gero[2]. 1986an Espainiako Kongresuko diputatu hautatu zuten, eta lehenago legebiltzarkide ere aukeratu zuten, nahiz eta bietan ez zuen bere lekua bete[3]. Hainbat urtez ezker abertzalearen militantzia aktibotik aldenduta izan ondoren, parte hartze publikora itzuli zen 1990eko hamarkadaren bukaeran. Haizea Ziluaga abokatu ezkertiar abertzalearen aita zen.
Erreferentziak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |