Ugao

Ugao[4] (ofizialki Ugao-Miraballes) Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa. Bilbotik 15 kilometro hegoaldera dago, Nerbioi ibaiaren arroan. Herrigunea itsas mailatik 81 metro gorago dago; udalerriak 4,54 km2 ditu guztira, eta 2016. urtean 4.088 biztanle zituen.

Ugao
 Bizkaia, Euskal Herria
Ugaoko udaletxea.

Ugaoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaNerbioi ibarra
Izen ofiziala Ugao-Miraballes
AlkateaEkaitz Mentxaka (EAJ)
Posta kodea48490
INE kodea48065
Herritarraugaotar, miraballestar1
Kokapena
Koordenatuak43°10′53″N 2°54′01″W / 43.181388888889°N 2.9002777777778°W / 43.181388888889; -2.9002777777778
Map
Azalera5,2 km²
Garaiera81 metro
Distantzia12 km Bilbora
Demografia
Biztanleria4.164 (2023)
36 (2022)
alt_left 2.051 (%49,3) (%50,5) 2.101 alt_right
Dentsitatea832,8 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 0,12
Zahartze tasa[1]% 15,23
Ugalkortasun tasa[1]‰ 32,15
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,41 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,41 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 12,47 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 36,06 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 20.78 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1375. urtea
Webguneahttp://www.ugao-miraballes.net
Oharrak1 Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.

Geografia

Ugaoko orografia malkartsua da. Ez du tontor garairik, baina zaila da bertan toki laurik aurkitzea. Mendiz inguratutako haran batean dago. Mendebaldean udalerriko punturik altuena Artanda mendia da (547 m), eta ekialdean Pagasarri mendiaren magalek osatutako zenbait muinotxo daude. Nerbioi ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du udalerria. Haran estuan kokatua dago ibaia, eta ekialdetik Zeberio erreka jasotzen du ibaiadar nagusi. Udalerrian badaude Nerbioira isurtzen diren beste errekasto batzuk ere.

Udalerri mugakideak

Inguruan dituen udalerriak hauek dira: Arrigorriaga, iparraldean; Arrankudiaga, mendebalde eta hegoaldean; eta Zeberio, ekialde eta hegoaldean.

Auzoak

Herrigunea txikia da: alde zaharra kale bakarrak osatzen du, kale nagusiak alegia, eta inguruetan azken urteotan eraikitako auzo berriak daude.

Horrez gain, landa-auzo txikiak ditu Ugaok: Udiarraga, Arandia, Markio, Basakoetxe, Elosu, Astibi, Beretxa, Iturrigorrialde, Ondategui, Urkemendi, Usila, Lupardo, Leitoki eta Dimutio-Etxebarri

Demografia

Ugaoko biztanleria

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Ekaitz Mentxaka hautatu zuten alkate. EAJk zazpi zinegotzi lortu zituen, eta Bilduk lau.

2015eko udal hauteskundeen emaitzen ondorioz, Ekaitz Mentxakak alkate postua berretsi zuen. EAJk zortzi zinegotzi lortu zituen, eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk hiru.

Ugaoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
8 / 11
1.324 (% 62,42)
7 / 11
1.198 (% 55,33)
Euskal Herria Bildu
3 / 11
621 (% 29,28)
4 / 11
689 (% 31,82)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateen zerrenda

AgintaldiaAlkateaAlderdia
1991-2007Jose Luis KortajarenaEAJ
2007-2011Izaskun Landaida LarizgoitiaEAJ
2011-Ekaitz Mentxaka CorralEAJ

Kultura

Monumentuak

Ugaoko San Bartolome eliza
Jane jauregia
Udiarragako Andre Mariaren ermita.

Euskara

Herriko hizkera mendebaldeko euskararen —bizkaieraren— sartaldeko multzoan sailkatu du Koldo Zuazo hizkuntzalari ezagunak.

Euskaldun kopurua handituz joan da Ugaon azken 20 urtean.

UrteaEuskaldunakIa-euskaldunakErdaldunak
198627,512,560,0
199127,124,148,9
199635,317,147,7
200136,523,240,3

Hala ere, kale erabileraren neurketek erakusten dute euskararen erabilera jaitsi egin dela Arratia-Nerbioi eskualdean.

Jaiak eta ospakizunak

Jai nagusia Udiarragako Ama Birjinaren omenezkoa da, irailaren 8an ospatua.

Ugaotar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia