Uxue Bereziartua

artista feminista

Uxue Bereziartua Lonbide (Hernani, 1996) euskal artista feminista da, Berexi izen artistikoa duena. Ilustratzailea batik bat baina beste arte diziplina batzuk ere erabiltzen ditu. Hala nola, serigrafia, murala edota diseinu digitala.[1][2]

Uxue Bereziartua
Bizitza
JaiotzaHernani, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista
Izengoitia(k)Berexi
berexiart.com

Ibilbidea

2019ko EmART (emakume sortzaile gazteentzako deialdia) bekaren irabazleetako bat izan zen.[1] Bere sormen lanek eta feminismoak lotura estua dute eta erdigunean gorputza jarri ohi du, emakumeen gorputz ez normatiboak, gizenak, iletsuak, elbarriak, disidenteak, tamaina desberdinetako titiekin, trans direnak, edo lesbianak erakutsiz. Bere helburua da, ilustrazioa erabiliz, zentroan jartzea ikusten ez diren errealitate eta pertsonak, gizarte heteropatriarkatu eta kapitalistak gustuko ez dituenak. Bere lanak zerotik edo argazki batzuetatik sortzen ditu. [3][4]

Hirutxuloko Hitzan eta Klitto! atari digitalean kolaboratzen du bere ilustrazioekin, bakarrik zein Malen Aldalurrekin. Bertan argitaratutako ilustrazio bat Instagramen zentsuratu egin zioten titiburuak agerian zirelako.[5] [6][7]

Urte gutxiren buruan lan ezberdinak egin ditu ilustratzaileak. Elkarte ezberdinentzako kartelak, ilustrazioak edota bideoak, erakusketa ezberdinak, edota ikastaroak. Tatuatzailea ere bada, eta makina gabe egiten homen ditu hauek, era tradizionalean. [8]

Denda propioa ere sortu du bere lanak saltzeko. Berak eskuz serigrafiatutako lanak ditu bertan, hala nola, kamisetak, telazko poltsak, gonak edota musukoak. Ilustrazioak ere saltzen ditu noski. Bere lanen artean ezagunenetakoak collage teknikaz egindako Señorak. [9]

Erakusketak

Erreferentziak

Kanpo estekak