Uzbekistanen banaketa administratiboa

Uzbekistanen banaketa administratiboa 12 probintziaz (viloyatlar, sing. viloyat), hiri burujabe batez (shahar edo shahri) eta autonomia errepublika batez (respublika, respublikasi) osatua dago. Probintziak 160 barrutitan (tumanlar, sing. tuman) banatzen dira. Tashkent probintziako estatistikek Tashkent hiriarenak ditu barne.

Azpiko taulan izenak uzbekeraz datoz (Tashkent, Samarkanda, Bukhara, Fergana, Karakalpakstan eta Anijan izan ezik), nahiz eta batzuetan beste transliterazio batzuk ere ager daitezkeen.

Uzbekistango mapa politiko
Uzbekistango mapa politiko
BanaketaHiriburuaEremua
(km²)
Biztanleria (2008)[1]Kodea
Bukhara probintziaBukhara39.4001.576.8003
Jizzax probintziaJizzax20.5001.090.9005
Navoiy probintziaNavoiy110.800834.1007
Qashqadaryo probintziaQarshi28.4002.537.6008
Samarkanda probintziaSamarkanda16.400 3.032.0009
Sirdaryo probintziaGuliston5.100698.10010
Surxondaryo probintziaTermez20.8002.012.60011
Tashkent probintziaTashkent15.300 2.537.50012
Tashkent shahriTashkent???2.192.7001
Fergana Ibarreko Eskualdea
Fergana probintziaFergana 6.8002.997.4004
Andijan probintziaAndijan4.2002.477.9002
Namangan probintziaNamangan7.9002.196.2006
Karakalpakstan eskualdea
Xorazm probintziaUrganch6.300 1.517.60013
KarakalpakstanNukus160.0001.612.30014

Enklabe eta esklabeak

Uzbekistanek lau esklabe ditu, lauka Kirgizistanek inguratuak Fergana ibarrean, Kirgizistan, Tajikistan eta Uzbekistan batzen diren eskualdean. Horietako bi herriak dira: Sokh (325 km², 42.800-70.000 biztanle, %99 tajikak) eta Shohimardon (90 km², 5.100 biztanle, %91 uzbekiarrak). Beste biak eremu txiki-txikiak dira: Chong-Kara edo Kalacha (3 km²) eta Dzhangail (2-3 km zabalekoa). Chong-Kara eremua Sokh ibai ertzean dago, mugaren eta Sokh esklabearen artean.

Uzbekistanek Tajikistanen enklabe bat du, Sarvan herrixka. Gainera, Kirgizistanen enklabe bat ere badu, Barak herrixka (627 biztanle), Margilan eta Fergana herrien artean kokatua.

Erreferentziak

Kanpo estekak