Valdespinako markesgoa

Valdespinako markesgoa lehendabizikoz 1736an Filipe V.ak Andrés Agustín Orbe Zarautzi emandako noblezia titulua da.

Orbe familiaren armarria
Valdespinako markesen jauregia eta lorategia, Ermua, egun bertako udaletxea dena

280 urtetan zehar titulua Orbe familian izan da. Markesen artean III.a, IV.a eta V.a, batez ere III.a zen Jose Maria Orbe, nabarmentzekoak dira, XIX. eta XX. mendeetan zehar karlismoren buruzagiak zirenak.

Historia

Orbe familia Bergarako Angiozar auzokoa da. XVII. mendean Ermuara joan zen, justu Andrés Agustín Orbe Larreategi jaio baino belaunaldi bat aurrerago.

Andrés Orbe Larreategi XVIII. mendearen lehen herenean eragin handiko pertsona izan zen. Apaiza, 1720an Bartzelonako apezpiku eta 1725ean Valentziako artzapezpiku bilakatu zen. 1727 eta 1733 artean Gaztelako biltzarraren gobernadorea eta 1733an inkisidore nagusia izan zen.

1733an honek bere iloba zen Andrés Agustín Orbe Filipe V.ak Valdespinako markes bilakatzea lortu zuen. Horrela artzapezpikuaren familiak honen ospea jarauntsi zuen.

Artzapezpikua Ermuan bere jaioterrian jauregia eraiki zuen, egun bertako udaletxea dena.

Markesen zerrenda

IzenaAgintaldia
Filipe V.ak sortua
I.aAndrés Agustín Orbe Zarautz1736-1754
II.aJosé Joaquín Orbe Murgia1754-1819
III.aJose Maria Orbe Elio1819-1850
IV.aJuan Nepomuceno Orbe Mariaka1850-1891
V.aJose Maria Orbe Gaytán de Ayala1891-1933
VI.aIgnacio Orbe Vivés de Camañas1933-1969
VII.aJose Maria Orbe Klingenbergegungoa

Kanpo estekak