Valentín Hernández Aldaeta

kazetari espainiarra

Valentín Hernández Aldaeta (Haro, Errioxa, 1865Bilbo, 1920ko uztailaren 11a) politikari sozialista izan zen. Bilboko Elkarte Sozialistako zuzendaritza-taldeko kidea eta La Lucha de Clases izeneko astekariaren zuzendaria izan zen. Errepublikanoen eta anarkisten aurka borrokatu zen aldizkari hartako lerroetan, eta apaizen eta euskal nazionalisten kontra idatzi zuen. Kartzelan sartu zuten 1897an, eta alderdi sozialistatik egotzi 1899an. Horren ondoren, bolada batez arrakasta handia izan zuen El Ruido izeneko satira-aldizkaria argitaratu zuen.

Valentín Hernández Aldaeta
Bizitza
JaiotzaHaro, 1865
Herrialdea Espainia
HeriotzaBilbo1920ko uztailaren 11 (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Erreferentziak