Van Allenen gerrikoak

Lurraren eremu magnetikoaren lerroek sorturiko eskualdeak, non Lurretik kanpoko partikula kargatuak harrapatuak diren eta Lurraren eremu-lerro horiei jarraituz bidaiatzen duten.

Van Allenen gerrikoak, partikula kargatuak metatzen diren Lurreko magnetosferako gune batzuk dira. Izena, aurkitu zituenagatik dute, James Van Allen.

Van Allenen gerrikoak

Gerriko hauek, toru azalerako eraztun formako guneak dira, non protoi eta elektroi mordoa, espiralean mugitzen diren planetako polo magnetikoen artean, eta bi gerrikotan egituratzen da: barneko bat eta kanpoko bat. Barne gerrikoa, lurrazaletik 1000 kilometro ingurura dago, eta 5.000 kilometrotaraino hedatzen da. Kanpokoa, berriz, 15.000 kilometrotik 20.000 kilometrotararte hedatzen da.

Kanpo estekak