Vassilis Vassilikos

idazle greziarra

Vassilis Vassilikos (grezieraz: Βασίλης Βασιλικός; Kavala, 1933ko azaroaren 18a - Atenas, 2023ko azaroaren 30a) greziar idazle eta politikaria izan zen.

Vassilis Vassilikos


Heleniar Parlamentuko kidea

2019ko uztailaren 7a - 2023ko apirilaren 22a
Hautetsia: 2019 Greek legislative election (en) Itzuli

UNESCOeko enbaxadore

1996 - 2004
Bizitza
JaiotzaKavala1933ko azaroaren 18a
Herrialdea Grezia
Talde etnikoagreziarra
Lehen hizkuntzagreziera
HeriotzaAtenas2023ko azaroaren 30a (90 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Familia
AitaNikolaos Vassilikos
Ezkontidea(k)Vaso Papantoniou (en) Itzuli  (1983 -  2023ko azaroaren 30a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAristotle University of Thessaloniki (en) Itzuli
Anatolia College (en) Itzuli
Yale School of Drama
Hizkuntzakgreziera
ingelesa
frantsesa
italiera
armeniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria, diplomazialaria, politikaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)ERT1 (en) Itzuli  (1981 -  1984)
Jasotako sariak
KidetzaHellenic Authors' Society (en) Itzuli

vassilikos.toposbooks.gr
IMDB: nm0890825 Musicbrainz: f43e924f-935b-4fbf-a8a9-124f302641fb Edit the value on Wikidata

Salonikan hazi zen eta zuzenbide eskolan graduatu zen. Atenasen kazetari gisa lan egin zuen eta 1967ko estatu kolpearen ondoren zazpi urtez erbesteratu behar izan zuen bere jarduera politikoagatik. 1981etik 1984ra Greziako estatuko telebistako ET1 kanaleko zuzendaria izan zen.

Ehun liburu baino gehiago argitaratu zituen, eleberriak, antzerkia eta olerkigintza barne. Bere lanik ezagunena Giorgios Lambrakis politikariaren hilketari buruzko "Z" eleberria da. Eleberriak Costa-Gavrasek zuzendutako izenburu bereko filma inspiratu zuen.

2019an Syriza alderdiko zerrendetako diputatu hautatu zuten.

Lanak

  • 1967 : Z
  • 1968 : Landarea, Putzua, Aingerua, (trilogia)
  • 1969 : Argazkiak
  • 1970 : Hormetatik kanpo
  • 1971 : Z-ren egunkaria
  • 1973 : Fusila-arpoia eta beste ipuin batzuk
  • 1974 : Lunik-II.a
  • 1975 : Monarka
  • 1977 : Bosforoko ederra
  • 1978 : Olerkari bat hil da
  • 1978 : Alfaride
  • 1980 : Kosko ura
  • 1985 : Azken agurra (Το τελευταίο Αντίο)
  • 1988 : Eguneko ametsak eta beste ipuin batzuk
  • 1989 : Landarea
  • 1990 : Baina egin zerbait trena gal dezadan
  • 1992 : Helikopteroa
  • 1992 : K
  • 1999 : Europarra eta beste aldeko ederra